AHOZKOAREN ULERMENA I
Edurne Ormazabalek zer aitortzen du?
- Inauterietan mozorrotzea gustatzen zaiola.
- Babarrunak ez dituela gustuko.
- Ez dela mendizale amorratua.
- Kirola egitea beti izan duela gogoko.
Edurne Ormazabalek musikaren mundua ...
- gazte-gaztetatik jarraitzen du.
- ez du inoiz izan bereziki gustuko.
- kasualitatez ezagutu zuen.
- "Katu Kale" telebistako programa ikusita ezagutu zuen.
Euskadi Gaztean ...
- bera izan da koordinatzailea irratia sortu zenetik.
- ez da erraza gurdiari tira egitea.
- zailtasunak ditu eredu parte hartzailea baliatzeko.
- beti ez dute garbi izan zein diren jarraitu beharreko irizpideak.
Euskadi Gaztearen programazioan, zein irizpide jarraitzen da?
- Lekua egiten zaio euskaraz kaleratzen den guztiari.
- Denetik jartzen da, beti ere komertziala baldin bada.
- Kalitatezko euskal musikari baino ez zaio lekua egiten.
- Musika orok du lekua.
Edurne Ormazabalen ustez, Euskadi Gaztea bezalako irrati batean euskarazko musikari ...
- kalte egingo lioke kuota bat ezartzeak.
- nolabaiteko babesa eskaini behar zaio; leku berezi bat izan behar du.
- ezin zaio gailendu AEBetatik datorren musika.
- beharbada, babes handiegia ematen zaio.
AHOZKOAREN ULERMENA II
Zer dio euskal diskogintzari buruz?
- Oraindik sendotze bidean dagoenez, ez duela joera argirik.
- Ez dituela entzuleen gustuak behar adina asetzen.
- Ez diola produkzioaren kalitateari begiratzen.
- Ez daukala maila profesionalik.
Edurne Ormazabalen ustez, nolakoa izan behar du musika komertzialak?
- lpurterrea eta intelektuala ere izan daiteke.
- Ez du txarra zertan izan.
- Ona izango da, beti ere salgarria bada.
- Ez da beste batzuen mailara iristen, oro har.
Non ikusten du komertzialtasunaren gakoa?
- Gehienbat promozioan dago.
- Kasu gehienetan kalitatean dagoela dio.
- Multinazionalen babesean dago, ia ezinbestean.
- Marketing-ean egon litekeela dio.
Internet eta teknologia berriek ...
- irratia parte-hartzaileagoa izatea eragingo dute.
- kantu eskaerak errazago egitea ahalbidetuko dute.
- nahi dugun musika bakarrik eta lasai entzuteko aukera eskainiko dute.
- ez dute aldaketa aipagarririk eragingo.
Irratian, zer da garrantzitsua, Edurne Ormazabalen ustez?
- Irratiak ahalik eta aukera zabalena eman behar dio entzuleari.
- Irratiko programek eduki eta formula errazak izan behar dituzte.
- lrratiak, gehienbat, komunikaziorako aukera eskaini behar dio entzuleari.
- Irratiak ez du entzuleen parte-hartzea kontuan zertan hartu.