2006ko irailaren 23ko ATARIKO PROBA (entzutezko ulermenik gabe)
(EGA: 2005-2006 azterketak liburutik hartua)
Entzutezko ulermena kendu eta, horren ordez, beste atariko proba batetik ateratako hainbat galdera erantsi dugu. Honela, saiakera bakoitzean, galdera guztiak nahasian (hurrenkera zehatzik gabe) egin ahal izango dituzu.
1 / 100
Bilera igandean al da? Zein erantzun EZ da egokia?
Hala omen da.
Hala entzun dut.
Bai, antza.
Erne egon!
Gaixo dagoen gizonak ezin ezer .....
egiten.
egin.
egitea.
egiterik.
Mundu honetan nekez aurkitzen da behar den guztia behar den unean. Bestela esanda:
Munduan ezinezkoa da behar dena behar denean aurkitzea.
Munduan ez dago behar dena behar denean aurkitzerik.
Munduan ezin da behar dena behar denean aurkitu.
Munduan zaila da behar dena behar denean aurkitzea.
Harrigarria badirudi ere, horixe gertatu da. Zein erantzun EZ da egokia?
Zaude isilik!
Esatea ere!
Ez ezazu esan!
Ez da izango!
Zein da zuzena puntuazio zeinuei dagokienez?
Nire anaiak, igeltsero jarraitu zuen: nik, berriz, irakasle.
Nire anaiak igeltsero jarraitu zuen, nik berriz, irakasle.
Nire anaiak, igeltsero, jarraitu zuen; nik, berriz, irakasle.
Nire anaiak igeltsero jarraitu zuen; nik, berriz, irakasle.
Asko saiatu da nahi zuena lortzeko. Bestela esanda: Bere helburua lortzearren .....
egundokoan saiatu da.
inon direnak egin ditu.
kristorena aritu da.
ahalekoak hartu ditu.
Adio eta hurrena arte! Aukeratu erantzun egokia.
Baita ere, adiskide!
Berdin joan adiskide!
Bejondeiola, adiskide!
Zoaz ondo, adiskide!
Zaplastekoa jaso du, eta hor ari da ..... Zein dago gaizki
negar batean.
negarrezka.
negarrez.
negar eta negar.
Zein da zuzena?
Patxi dagoeneko kalean ibiliko zen.
Patxi dagoeneko kalean ibiliko da.
Patxi dagoeneko kalean ibili da.
Patxi dagoeneko kalean dabil.
Bihar Malentxok zortzi urte beteko ditu. Beste era batera esanda:
Bihar Malentxoren urtebetetzea da.
Malentxoren urteberria da bihar.
Malentxoren urteurrena da bihar.
Bihar Malentxoren zorionak dira.
Umeak haztea, zeregin luzea eta estutasun asko .....
dirauena.
diharduena.
dituena.
dituztena.
Haren ondora joan eta ..... heldu .....
besotik zion.
besoan zion.
besotik zuen.
besotik zitzaion.
_________ gustatu zitzaidan atzo eman zuten filma.
Sekulakoa
Izugarri
Itzela
Pila
Ene, aspaldi elkar ikusi gabe, eta izugarri poztu naiz .....
Joxe berriro ikusten.
Joxe berriro ikusiagatik.
Joxe berriro ikustean.
Joxe berriro ikustekotan.
Zer esango zenioke zerbait oso modu onean erosi duenari?
Hainbeste ordaintzea ere!
Marka da, gero!
Hori mauka, hori!
Odolkiak ordainetan!
Gizalegezko diosala egitera hurbildu zitzaion aspaldi ikusi gabeko adiskideari. Hau da:
Modu zakarrean agur egitera joan zitzaion.
Adio esatera hurbildu zitzaion.
Behar bezala agurtzera joan zitzaion.
Lagunari aurre egitera joan zen.
Hitzaren zerbitzari izatea da nire lanbidea eta hitzaren lanabesak eskuan hartuta saiatzen naiz bizitzari atximur egiten.
Hitzaren zerbitzura nagoenez, saiatzen naiz haren lanabesez bizitza arbuiatzen.
Hitzaren esanetara jardun ohi dut eta ahalegintzen naiz hitzaren lanabesez bizitza urratzen.
Hitzaren menpe lan egiten dudanez, saiatzen naiz bizitzari muzin egiten.
Hitzaren lanabesak baliatuz ahalegintzen naiz nire lanbidea eta hitza zerbitzatzen.
Euskara zenbait arlotan atzeratuta badago, euskaldunek ..... dute errua eta ez euskarak.
eurak
eurek
berauek
beronek
Garai hartan, ... inperio baten aurka borrokatu .....
mazedoniatarrek zuten.
mazedoniarrak ziren.
mazedoniarrak zuten.
mazedoniatarrak ziren.
Horrek luze joko du. Bestela esanda:
Denbora beharko du.
Asko haziko da.
Urrun helduko da.
Kolpe gogorra izango da.
Ez duzu hoberik aurkituko; izan ere, gizon hori ..... Zein EZ da zuzena?
on handia da.
on askoa da.
on-ona da.
on puska da.
Behin bakarrik eta arreta handirik gabe ikusi dut saio hori, baina ederra iruditu zait. Hau da: Ederra iruditu zait .....
aurreneko ikuspegitik.
hasierako ikuskeran.
lehenengo begiratuan.
lehenengo begirakunean.
Duela gutxi iritsi garela adierazteko, nola esango duzu?
Ozta-ozta iritsi gara.
Etorri berri gara.
lristeko zorian gara.
Heltzear gara.
Hirugarren munduko gizakien gizatasun ukatua gorabehera, lehen munduan ere badira, badirenez, alde ederreko berdintasunak. Hau da:
Hiritarrak gizagabetuta daude, hirugarren munduan adina lehenengoan.
Lehen munduan ere egon badaude mailak eta aldeak, zalantza gabe.
Hirugarren munduko gizatasun ukatuak areagotu egiten ditu aldeak lehenengoan.
Hirugarren munduan ez bezala, lehen munduan bermatuta dago gizakien berdintasuna.
Zein da zuzena?
2005ko maiatzaren 1n.
2005eko Maiatzak lean.
2005aren Maiatzak 1an.
2005eko maiatzaren lean.
Nik egindako margoak ..... dira.
zure bezalakoak
zurearen bezala
zureak bezala
zureak bezalakoak
Atzo, Pedroren gustua egingo ..... , ezinbestean geratu behar afaltzen.
banio
banu
banuen
balitz
Autoa eta motoa tresna politak dira, baina arriskutsuak .....
ere.
ere bai.
baita.
baita ere.
Bai, bai, baina ez ..... ahaztu nik esandakoa.
zaizula
bekizula
dakizula
diezazula
Zein hitz bikote EZ da egokia?
Emakume petrala.
Ume mizkina.
Gizon baldarra.
Agure zapala.
Lanak berak bakarrik egin nahi ditu, inoren laguntzarik gabe. Hau da:
Bere kabuz.
Berekiko.
Bere baitan.
Bere kolkorako.
Gau hartako bisitak aurrekoek ez bezalako zalaparta izan zuen.
Gau hartako bisitan antzeko zalaparta izan zen.
Aurreko bisitek ez zuten zalapartarik izan.
Aurreko bisitek ez zuten izan gau hartakoak bezalako zalapartarik.
Gau hartako bisitak ez zuen zalapartarik izan.
Zein da zuzena?
Oso pozik ikusten diet zure lagunei.
Nahi duzunean gonbidatuko dizut etxera.
Hiztegi eder honek 8 euro bakarrik kostatu dit.
lnork deitu izan balu, jakinaraziko zidaten.
Zure lankideen aldean, nireak finak dira. Bestela esanda:
Zure lankideak baino finagoak dira nireak.
Nire lankideak ez dira zureak baino finagoak.
Nireak baino finagoak dira zure lankideak.
Nire lankideak ez dira zureak bezain finak.
Zein da zuzena?
Hainbeste pertsonekin ez da erraza lasai ibiltzea.
Ez dakit hainbeste aurreztea lortuko badugun.
Dendarik denda ibiliagatik, ez ditugu libururik aurkitu.
Makina bat gizon dotorerekin ibilia zen gure osaba tratantea.
Era batera edo bestera, datorren negurako zabalik izan behar dugu gaztetxea.
Gaztetxea zabaldu ala ez, negu aurretik egin behar dugu aukera.
Negurako era bateko ala besteko gaztetxea zabaldu, geure esku dugu erabakia.
Gauzak guk nahi bezala joango balira, negurako zabalik izango genuke gaztetxea.
Gertatzen dena gertatzen dela, negu aurretik prest izan behar dugu gaztetxea.
Zein da zuzena?
Gazteek baino gutxiago liluratzen naiz.
Gozo eta jator hezitako umea gaizkile bihurtzea oso zaila omen da.
Maisuak nire lagunai zureei baino azterketa pixkat zailagoa jarri die.
Ni baina jatorragoak dira seguru aski zure eskolako ikasleak.
Nik badakit ongi gertaera horren berri. Zer esan nahi du esaldi horrek?
Gertaera berri hori ongi joan dela.
Badakidala dena delako hori ongi gertatu dela.
Ongi dakidala zer gertatu den.
Ezagutzen dudan gertaera berria dela.
Zein da zuzena euskara batuan?
Urruti bizi diren ikasleak berandu datozte.
Etzazula aterik itxi, segituan sartu behar bait dugu.
Zenbait enpresak ez ditu aintzakotzat hartzen ikuskariak esandakoak.
Barrabaskeriren bat idazten badut parkamena eskatuko dizuet.
Zaparrada handiak izan dira gure eremu guztian, eta itsas ertzean .....
esate baterako.
ere.
areago.
salbu.
Zein da zuzena?
Hospital handia.
Arraultz frijitua.
Film ospetsua.
Abantail guztiak.
Zein da zuzena?
Dagoeneko ez da etorri.
Honezkero ez da etorri.
Aurki ez da etorri.
Oraindik ez da etorri.
Hil berria agurtzeko eta omentzeko, baita haren inguruan biltzeko ere, elizan egiten den ..... bereziari ..... deritzo.
elizkizun hileta
hileta elizkizuna
ekitaldi hileta
ekitaldi elizkizuna
Oraingoz buka dezagun gaurko lana eta ..... Aukeratu jarraipen egokia.
bestea ikusteko dago.
masta bakoitzak euts diezaiola bere oihalari.
ez dagoenean egon.
gero gerokoak.
Hara: lanez lepo nabil aspaldion eta mahai gaineko paper guztiak desagertuko balira, .....
hori kuxidadea!
larriak botako nituzke nik!
hasperen ederra egingo nuke!
a zer bakea!
Aitaren batean irakurri du Ostiralak liburua. Beste era batera esanda:
Liburua berehala irakurri du.
Aitarekin batera irakurri du liburua.
lrakurri duen liburua aitarena da.
Aitak bukatu orduko irakurri du liburua.
Auto handiak eta garestiak darabiltzagu orain harro-harro, baina gasolina erabat agortzen denean .....
negar orroak izango dira!
harrapa ezak hori!
orduan izango dira kontuak!
oilarrak egingo du kukurruku!
Zerrenda hauetako batean hitz bat lekuz kanpo dago. Zein da zerrenda hori?
Adreilua, porlana, izotza, orgatila.
Egunsentia, ilunabarra, eguerdia, arratsaldea.
Arotza, iturgina, elektrikaria, igeltseroa.
Kezka, arazoa, buruhaustea, ardura.
Zein dago zuzen idatzita?
Behinik-behin
Buruz-buru
Bat-batean
Batik-bat
Nor bere buruarekin asko haserretzen denean:
Deabruak naramala!
Hi bizi haiz, hi!
Harrapa ezak hori!
Madarikatu hori!
Edurnek beldurra? Bai zera, hori ez du ..... ikaratzen.
ezertaz
ezerk
ezer
ezergatik
Sekula halakorik! "Tanta hotza" deritzonak nolako ..... ekar ditzakeen!
uholdeak
indusketak
izurriteak
leherketak
Zein da zuzena?
Esango baninduzu, etxera eraman zintuzkedan.
Esanez gero, etxera eramango zaitzaket.
Esaten badidazu, etxera eramango zintuzket.
Esan bazenit, etxera eramango zintudan.
Zu zara zu izatekoa! Noiz esango zenuke?
Solaskideak egin duen zerbaitek harritu zaituenean.
Solaskideari ipurterrea, beti batetik bestera dabilena dela adierazteko.
Solaskidea denean hurrengo hautatuko dutena.
Solaskidearen itxura ona goraipatu nahi duzunean.
Nola gertatzen dira sukaldeko istripuak?
Tresnak hala edo nola erabilita.
Tresnak edonola erabilita.
Tresnak ezelan erabilita.
Tresnak hala nola erabilita.
Ez du behin ere lagundu eta orain laguntza eske dator. Aukeratu segida egokia.
Kopeta behar da, gero!
Ederra egin duk!
Setatia halakoa!
Lekuan lekukoa eta sasoian sasoikoa!
Esaera: Zenbat buru, hainbat .....
endredu.
aburu.
eredu.
sorburu.
Datorren ostegunean, ..... , egingo dugu bazkaria.
iraila 7a
irailak 7an
irailak 7
irailaren 7
Arrazoirik ez izatea. Beste era batera adierazita?
Oker egotea.
Okertuta egotea.
Okerturik egotea.
Okerra izatea.
Asko saiatzen ez bada, ez du bere nahia lortuko. Hau da: Ez du bere nahia lortuko .....
zer eta asko saiatuta.
baita asko saiatuta ere.
non eta ez den asko saiatzen.
behin asko saiatuz gero.
Askotan, perretxikorik onenak, bareak ..... agertzen dira.
janda
janez
jaten
jan
Mungiako txakolina primerakoa da, baina Getariakoa askoz hobea, ...... . Aukeratu jarraipena:
esan beharrik ere ez.
zer esanik ere.
esanik gabe.
ez zalantzarik ere.
Gure basoetan orkatzak .....
ikusi zaila da.
ikustea zaila da.
zailak dira ikusteko.
ikustea zailak dira.
Zein da zuzena?
Ariketa hau gaizki egiten badidazu, noiz zuzentzen dizut?
Azaldu ez denak zer agindu behar digu gainditu ez dugunoi?
Zure egoerak gero eta gehiago kezkatzen digu.
Aprobatzen ez dugunoi beste gela batean jarriko digute.
Jakitunak, asko dakielarik ere, dakiena baino ez daki. Jakintsuak, aldiz, dakiena ez ezik zer ez dakien ere badaki.Hau da:
Jakitunak dakienaz eta ez dakienaz gainera, benetako jakintsuak eskarmentu eta zalantza asko eskuratu ditu.
Deus gutxi balio du jakitunaren jakituriak, dakien guztia funtsezkoa ez bada.
Alde handia dago jakitun hutsetik jakintsura, beren mailari eta jakituria esparruei erreparatzen badiegu.
Jakitun hutsak ez bezala, jakintsuak badu bere mugen berri.
Aita, eramango al nauzu Laudioko jaietara?
Besterik eskatu ez duzunean!
Ez, eraman barik!
Ezta pentsatu ere!
Eramango ez zaitut, ba!
Noiz izango da bilera hori?
2.006ko uztailak 11, asteartez, izango da.
2006.eko uztailak 11, astearte, izango da.
2006ko uztailaren 11n, asteartea, izango da.
2.006-ko Uztailaren 11.ean, asteartean, izango da.
Urgull mendiko gotorleku nagusia ..... aginduz eraiki zen, 1195etik 1199 bitartean.
Antso VII Azkarraren
Antso VII.go azkarraren
Antso VII.a Azkarraren
Antso VII. azkarraren
Haserre bizian jarriko da. Zein EZ da esanahi berekoa?
Gozoa jarriko da.
Ederra jarriko da.
Sutan jarriko da.
Gorri-gorri jarriko da.
Hor bada gizonezko bat zazpi kilo haragi erosi .....
dituela.
dituelarik.
dituena.
dituen.
Urtean dirutza hori irabazten duten futbol izarrei ahalegin handiagoa eska ..... uste dut.
zekigukeela
daitezkeela
dakiekeela
dakizkiela
Zein da zuzena?
Lagunak itxarongo ditugu geldi-geldi.
Mikeli etorraraziko diogu, ea zer dioen.
Musikariei gonbidatuko diegu, giroa alaitzeko.
Gurasoei lagunduko diegu etxeraino.
Berriketan ibili:
Doi-doi ibili.
Bor-bor egin.
Txor-txor ibili.
Parra-parra aritu.
Idatzi dudanak ez nau gogobeterik utzi. Hau da:
Ez dut gogoz idatzi.
Ez naiz guztiz pozik gelditu idatzi dudanarekin.
Ez dut gehiago idazteko gogorik.
Ez dit merezi.
Noiz gertatu zen, ba?
Martxoak 20ko ordu batak eta erdietan.
Martxoaren 20ko ordu batak eta erditan.
Martxoaren 20ko ordu bat eta erdietan.
Martxoak 20ko ordu bata eta erditan.
Bapo afaldu genuen, baina .....
muturreko galanta hartu genuen.
kaskarreko ederra eman ziguten.
geureari eutsi genion.
ederki larrutu gintuzten.
Azterketa oso zaila zen eta ..... egon naiz ordu erdi batez.
entregatu ez entregatu
ez entregatuko entregatuko
entregatzeko ez entregatzeko
ez entregatu entregatu
Total eginda ikusi genuen bart zure adiskidea, balantzaka. Hots:
Indartsu eta sasoi betean.
Mozkortuta.
Neka-neka eginda.
Adiskide eta lagunez ongi inguratua.
Zein da zuzena?
Euskaraz hitz eginarazi gintuzten bidaian.
Goizeko zazpietan etorrarazi digute.
Hamar kilometro eginarazi zizkiguten Pirinioetan.
Zortzi liburu irakurrarazi gaituzte aurten eskolan.
lkusi ez genuen egin, baina erraz-erraz irabazi ..... zuen lasterketa.
omen
al
ahal
ote
Burdina, toki hezean utziz gero, .....
azpijanak harrapatuko du.
sitsak jango du.
gorrinak harrapatuko du.
herdoilak jango du.
Norbait hiltzen denean, familiakoei ..... ematen zaizkie.
doluminak
agurrak
goraintziak
oroigarriak
Erabaki horren bidez, arazoa konpondu ..... larritu egin zen.
beharrean
ezik
ezean
ez ezik
Izugarrizko zeregina dugu esku artean, ..... Zein EZ da jarraipen zuzena?
bai, alajaina!
bai, uste!
bai, alafede!
bai, horixe!
Biharko bukatuko al duzu? Aukeratu erantzun egokia.
Jakina!
Horren esperoan!
Halaxe!
Noski baietz!
Inaxiok 22-4 galdu du partidua. 22tik .....
leku politean gelditu da.
lekuan gelditu da.
leku urrutian gelditu da.
lekutan gelditu da.
Tomate-saltsa egiteko, zartagina hartu eta lehendabizi tipula ..... egin behar da.
gorritu
landatu
erein
ureztatu
Hiru galdera egingo ..... hirurak erantzun .....
dizkizut diezazkidazun.
dizut ditzazun.
dizkizut diezazkizudan.
ditut diezadazun.
Beti iskanbila eta istilutan ibiltzen zenez, lagun guztiek ..... deitzen zioten.
mari-maisu
mari-apain
mari-purtzil
mari-matraka
Zein da zuzena euskara batuan?
Otzaran daramazkizun sagar hoiekin marmelada eta opilak egin ditzakezu.
Otzaran daramatzazun sagar horiekin marmelada eta opilak egin ditzakezu.
Otzaran daramazkizun sagar horiekin marmelada eta opilak egin ditzazkezu.
Otzaran daramatzazun sagar horiekin marmelada eta opilak egin ditzazkezu.
Hitzaldi baten hasiera egokia:
Arratsalde on. Ongi etorri, jaun-andreok.
Arratsalde on. Ongi etorri, andre-jaunok.
Arratsalde on. Ongi etorri, gizonezko-emakumeok.
Arratsalde on. Ongi etorri, gizon-andreok.
Gorputz atal horietako zein dago oinean?
Orpoa
Garondoa
Sorbalda
Galtzarbea
Lekutan dago Markelen etxea! Beste era batera esanda:
Leku askotan du etxea.
Toki horretan dago.
Oso urrun dago.
Ez dakigu zein lekutan dagoen.
Zein agindu EZ da beste hiruren parekoa?
Utikan, petral hori!
Hoa hemendik, kirten hori!
Kendu paretik, ergel hori!
Erdu hona, ganorabako hori!
Zein da zuzena euskara batuan?
Beti etxetik etxera dabiltzatenek ez dakite ezer etxez kanpokoaz.
Deitu gaitu, baino ez diogu kasurik egin.
Hori dionak arrazoia izan dezakela uste du.
Etengabeko aldaketa dela eta, nekez bereizten ditugu zaharra eta berria.
Zein da zuzena?
Asko maitatzen diote elkarri.
Asko maite dira batak bestea.
Asko maitatzen dira bata eta bestea.
Asko maite dute elkar.
Hemen duzu nire emazte Lucia, adiskidea! Aukeratu erantzun egokia.
Bejondeizula, Lucia!
Urte askotarako, Lucia!
Diosalak, Lucia!
On dagizula, Lucia!
Gizon arlotea zen hura. Zer esan nahi du?
Argia eta txukuna.
Zabarra eta zarpaila.
Dotorea eta galaia.
Behargina eta fina.
Hori da hori! Mira eginda nago zuk esan duzunarekin. Hau da:
Haserre
Harrituta
Ados
Kezkatuta
Gure amona azkeneko hamar urte hauetan burutik ..... dago.