ENTZUTEZKO ULERMENA: LEHEN ATALA.
Pruden Gartziari futbol kontuak ...
- Ernazimentuko kontuak baino ezezagunagoak zaizkio.
- Ernazimentuko kontuak baino hurbilago geratzen zaizkio.
- Ernazimentuko euskara baino atseginago zaizkio.
Zergatik da hain erakargarria Ernazimentua?
- Artista handi eta ezezagun ugari dituelako.
- Erreferentzia argirik ez duelako hainbat jenderentzat.
- Garai berezia delako hainbatentzat.
Lazarragaren eskuizkribua dela eta, zer dio Pruden Gartziak?
- Besteek baino lehenago irakurtzeko aukera izan zuela.
- Xehetasun handiz eman ziotela lan horren berri.
- lzugarrizko zirrara eragin ziola.
Zein da hitzetik hortzera dabilen hipotesia?
- Zail dela eskuizkribu hori egiazkoa izatea.
- Ezinezkoa dela eskuizkribu hori egiazkoa izatea.
- Euskaldunok ez garela zorte handikoak.
Lazarragaren eskuizkribuak...
- lehengoa berriro aztertzeko beste ikuspegi bat ematen digu.
- aukera ederra ematen digu lehendik aztertu gabea aztertzeko.
- lehendik genekiena beste ikuspegi batetik eskaintzen digu.
BIGARREN ATALA:
Zer pentsatu izan dugu euskaldunok betidanik?
- Euskara guk uste izan dugun baino aberatsagoa dela.
- Gure hizkuntza benetan pobrea dela.
- Ez dela egia euskara oso pobrea dela.
Pruden Gartziaren esanetan, gure hizkuntzari dagokionez zein da egia?
- Gaztelaniak ez bezala, gure hizkuntzak ez duela historiarik.
- Guk uste baino aberatsagoa dela.
- Gure hizkuntza ez dela beste zenbait hizkuntza bezain txiroa.
Zer da amorragarria hainbat arabarrentzat?
- Hainbatek euskarari ematen dioten tratamendua.
- Hainbat talde kualifikatuk euskarari kritika gogorra egitea.
- Antonio Riverak euskara nahita baztertu izana.
Zergatik da garrantzitsua Lazarraga arabarra izatea?
- Garai batean arabarrek bizi izan zuten egoerarengatik.
- Une honetan Araban bizi dugun egoerarengatik.
- Orain arte goierritar izateari eta eman zaiolako garrantzia.
Zer nahiko luke Pruden Gartziak?
- Cervantes Alcala de Henareskoa izatea garrantzizkoa ez izatea.
- Arabarra izatea garrantzitsutzat jotzea.
- Arabarra izatea garrantzizkoa ez izatea.
HIRUGARREN ATALA:
Zertara joan zen Madrilera?
- Jatorrizko eskuizkribua Madrilen ote zegoen aztertzera.
- Jatorrizko eskuizkribua ikustera.
- Jatorrizko eskuizkribua argitaratzera.
Zeini deitzen zitzaien "calleja"?
- Gasteizko kaleetan desafioka ibi1tzen zirenei.
- Gasteizko kale txiki batean elkartzen zirenei.
- Gasteizen zeuden hamabi bandoetako bati.
Cervantesek ezagutzen al zuen Lazarraga?
- Ez; euskaldun asko ezagutzen zituen, baina Lazarraga ez.
- Ezagutzen zuen ala ez frogatzea ezinezkoa da.
- Aipatzen den historiaren berri bazuen, baina Lazarraga ez zuen ezagutzen.
Cervantesek ...
- euskara maite izana ez da harrigarria.
- ez zuen euskararen aldeko jarrera izan.
- XVI. mendean, euskara errebindikatu zuen.
Pruden Gartziaren ustez, euskaldunok ...
- uste izan dugun baino normalagoak gara.
- ez gara uste dugun bezain normalak.
- alderdi guztietatik begiratuta, uste baino normalagoak gara.
ENTZUTEZKO ULERMENAREN AMAIERA.
Aita, eramango al nauzu Laudioko jaietara?
- Besterik eskatu ez duzunean!
- Eramango ez zaitut, ba!
- Ezta pentsatu ere!
- Ez, eraman barik!
Gure basoetan orkatzak .....
- ikustea zaila da.
- ikusi zaila da.
- zailak dira ikusteko.
- ikustea zailak dira.
Zein hitz bikote EZ da egokia?
- Ume mizkina.
- Gizon baldarra.
- Emakume petrala.
- Agure zapala.
Autoa eta motoa tresna politak dira, baina arriskutsuak .....
- ere.
- baita.
- baita ere.
- ere bai.
Oraingoz buka dezagun gaurko lana eta ..... Aukeratu jarraipen egokia.
- ez dagoenean egon.
- gero gerokoak.
- masta bakoitzak euts diezaiola bere oihalari.
- bestea ikusteko dago.
Total eginda ikusi genuen bart zure adiskidea, balantzaka. Hots:
- Indartsu eta sasoi betean.
- Neka-neka eginda.
- Adiskide eta lagunez ongi inguratua.
- Mozkortuta.
Mundu honetan nekez aurkitzen da behar den guztia behar den unean. Bestela esanda:
- Munduan ez dago behar dena behar denean aurkitzerik.
- Munduan ezin da behar dena behar denean aurkitu.
- Munduan ezinezkoa da behar dena behar denean aurkitzea.
- Munduan zaila da behar dena behar denean aurkitzea.
Hil berria agurtzeko eta omentzeko, baita haren inguruan biltzeko ere, elizan egiten den ..... bereziari ..... deritzo.
- ekitaldi hileta
- hileta elizkizuna
- ekitaldi elizkizuna
- elizkizun hileta
Zein da zuzena?
- Esan bazenit, etxera eramango zintudan.
- Esango baninduzu, etxera eraman zintuzkedan.
- Esaten badidazu, etxera eramango zintuzket.
- Esanez gero, etxera eramango zaitzaket.
Inaxiok 22-4 galdu du partidua. 22tik .....
- leku urrutian gelditu da.
- leku politean gelditu da.
- lekutan gelditu da.
- lekuan gelditu da.
Zein da zuzena?
- Film ospetsua.
- Abantail guztiak.
- Arraultz frijitua.
- Hospital handia.
Bapo afaldu genuen, baina .....
- kaskarreko ederra eman ziguten.
- muturreko galanta hartu genuen.
- ederki larrutu gintuzten.
- geureari eutsi genion.
Edurnek beldurra? Bai zera, hori ez du ..... ikaratzen.
- ezer
- ezerk
- ezertaz
- ezergatik
Zaplastekoa jaso du, eta hor ari da ..... Zein dago gaizki
- negarrez.
- negar eta negar.
- negar batean.
- negarrezka.
Zein da zuzena?
- 2005aren Maiatzak 1an.
- 2005ko maiatzaren 1n.
- 2005eko maiatzaren lean.
- 2005eko Maiatzak lean.
Hori da hori! Mira eginda nago zuk esan duzunarekin. Hau da:
- Haserre
- Harrituta
- Kezkatuta
- Ados
Zer esango zenioke zerbait oso modu onean erosi duenari?
- Marka da, gero!
- Hori mauka, hori!
- Odolkiak ordainetan!
- Hainbeste ordaintzea ere!
Urtean dirutza hori irabazten duten futbol izarrei ahalegin handiagoa eska ..... uste dut.
- daitezkeela
- dakiekeela
- zekigukeela
- dakizkiela
Zein da zuzena?
- Ni baina jatorragoak dira seguru aski zure eskolako ikasleak.
- Gazteek baino gutxiago liluratzen naiz.
- Maisuak nire lagunai zureei baino azterketa pixkat zailagoa jarri die.
- Gozo eta jator hezitako umea gaizkile bihurtzea oso zaila omen da.
Lekutan dago Markelen etxea! Beste era batera esanda:
- Ez dakigu zein lekutan dagoen.
- Toki horretan dago.
- Oso urrun dago.
- Leku askotan du etxea.
Zure lankideen aldean, nireak finak dira. Bestela esanda:
- Nireak baino finagoak dira zure lankideak.
- Nire lankideak ez dira zureak baino finagoak.
- Nire lankideak ez dira zureak bezain finak.
- Zure lankideak baino finagoak dira nireak.
Azterketa oso zaila zen eta ..... egon naiz ordu erdi batez.
- entregatu ez entregatu
- ez entregatu entregatu
- entregatzeko ez entregatzeko
- ez entregatuko entregatuko
Esaera: Zenbat buru, hainbat .....
- endredu.
- eredu.
- sorburu.
- aburu.
Zein dago zuzen idatzita?
- Batik-bat
- Bat-batean
- Buruz-buru
- Behinik-behin
Norbait hiltzen denean, familiakoei ..... ematen zaizkie.
- oroigarriak
- doluminak
- agurrak
- goraintziak
Zein da zuzena?
- Asko maitatzen dira bata eta bestea.
- Asko maite dira batak bestea.
- Asko maite dute elkar.
- Asko maitatzen diote elkarri.
Behin bakarrik eta arreta handirik gabe ikusi dut saio hori, baina ederra iruditu zait. Hau da: Ederra iruditu zait .....
- lehenengo begiratuan.
- lehenengo begirakunean.
- hasierako ikuskeran.
- aurreneko ikuspegitik.
Zerrenda hauetako batean hitz bat lekuz kanpo dago. Zein da zerrenda hori?
- Arotza, iturgina, elektrikaria, igeltseroa.
- Adreilua, porlana, izotza, orgatila.
- Egunsentia, ilunabarra, eguerdia, arratsaldea.
- Kezka, arazoa, buruhaustea, ardura.
Askotan, perretxikorik onenak, bareak ..... agertzen dira.
- jan
- jaten
- janez
- janda
Arrazoirik ez izatea. Beste era batera adierazita?
- Okertuta egotea.
- Okerra izatea.
- Oker egotea.
- Okerturik egotea.
Datorren ostegunean, ..... , egingo dugu bazkaria.
- irailaren 7
- irailak 7
- iraila 7a
- irailak 7an
Aitaren batean irakurri du Ostiralak liburua. Beste era batera esanda:
- Aitarekin batera irakurri du liburua.
- lrakurri duen liburua aitarena da.
- Liburua berehala irakurri du.
- Aitak bukatu orduko irakurri du liburua.
Zein da zuzena?
- Patxi dagoeneko kalean ibiliko da.
- Patxi dagoeneko kalean ibiliko zen.
- Patxi dagoeneko kalean ibili da.
- Patxi dagoeneko kalean dabil.
Hirugarren munduko gizakien gizatasun ukatua gorabehera, lehen munduan ere badira, badirenez, alde ederreko berdintasunak. Hau da:
- Hirugarren munduko gizatasun ukatuak areagotu egiten ditu aldeak lehenengoan.
- Hirugarren munduan ez bezala, lehen munduan bermatuta dago gizakien berdintasuna.
- Hiritarrak gizagabetuta daude, hirugarren munduan adina lehenengoan.
- Lehen munduan ere egon badaude mailak eta aldeak, zalantza gabe.
Hor bada gizonezko bat zazpi kilo haragi erosi .....
- dituela.
- dituelarik.
- dituen.
- dituena.
Garai hartan, ... inperio baten aurka borrokatu .....
- mazedoniarrak ziren.
- mazedoniarrak zuten.
- mazedoniatarrak ziren.
- mazedoniatarrek zuten.
Zein agindu EZ da beste hiruren parekoa?
- Kendu paretik, ergel hori!
- Utikan, petral hori!
- Erdu hona, ganorabako hori!
- Hoa hemendik, kirten hori!
Hitzaren zerbitzari izatea da nire lanbidea eta hitzaren lanabesak eskuan hartuta saiatzen naiz bizitzari atximur egiten.
- Hitzaren zerbitzura nagoenez, saiatzen naiz haren lanabesez bizitza arbuiatzen.
- Hitzaren esanetara jardun ohi dut eta ahalegintzen naiz hitzaren lanabesez bizitza urratzen.
- Hitzaren menpe lan egiten dudanez, saiatzen naiz bizitzari muzin egiten.
- Hitzaren lanabesak baliatuz ahalegintzen naiz nire lanbidea eta hitza zerbitzatzen.
Haren ondora joan eta ..... heldu .....
- besotik zuen.
- besoan zion.
- besotik zion.
- besotik zitzaion.
Duela gutxi iritsi garela adierazteko, nola esango duzu?
- Heltzear gara.
- Etorri berri gara.
- lristeko zorian gara.
- Ozta-ozta iritsi gara.
Zein da zuzena euskara batuan?
- Otzaran daramatzazun sagar horiekin marmelada eta opilak egin ditzakezu.
- Otzaran daramazkizun sagar hoiekin marmelada eta opilak egin ditzakezu.
- Otzaran daramazkizun sagar horiekin marmelada eta opilak egin ditzazkezu.
- Otzaran daramatzazun sagar horiekin marmelada eta opilak egin ditzazkezu.
Zein da zuzena?
- lnork deitu izan balu, jakinaraziko zidaten.
- Nahi duzunean gonbidatuko dizut etxera.
- Oso pozik ikusten diet zure lagunei.
- Hiztegi eder honek 8 euro bakarrik kostatu dit.
Harrigarria badirudi ere, horixe gertatu da. Zein erantzun EZ da egokia?
- Ez da izango!
- Zaude isilik!
- Ez ezazu esan!
- Esatea ere!
Noiz gertatu zen, ba?
- Martxoak 20ko ordu batak eta erdietan.
- Martxoaren 20ko ordu batak eta erditan.
- Martxoaren 20ko ordu bat eta erdietan.
- Martxoak 20ko ordu bata eta erditan.
Gorputz atal horietako zein dago oinean?
- Sorbalda
- Galtzarbea
- Orpoa
- Garondoa
Zu zara zu izatekoa! Noiz esango zenuke?
- Solaskidea denean hurrengo hautatuko dutena.
- Solaskidearen itxura ona goraipatu nahi duzunean.
- Solaskideak egin duen zerbaitek harritu zaituenean.
- Solaskideari ipurterrea, beti batetik bestera dabilena dela adierazteko.
Erabaki horren bidez, arazoa konpondu ..... larritu egin zen.
- beharrean
- ezean
- ez ezik
- ezik
Sekula halakorik! "Tanta hotza" deritzonak nolako ..... ekar ditzakeen!
- leherketak
- izurriteak
- indusketak
- uholdeak
Zein da zuzena?
- Gurasoei lagunduko diegu etxeraino.
- Lagunak itxarongo ditugu geldi-geldi.
- Mikeli etorraraziko diogu, ea zer dioen.
- Musikariei gonbidatuko diegu, giroa alaitzeko.
Ez duzu hoberik aurkituko; izan ere, gizon hori ..... Zein EZ da zuzena?
- on askoa da.
- on puska da.
- on-ona da.
- on handia da.
Atzo, Pedroren gustua egingo ..... , ezinbestean geratu behar afaltzen.
- balitz
- banuen
- banu
- banio
Biharko bukatuko al duzu? Aukeratu erantzun egokia.
- Noski baietz!
- Halaxe!
- Horren esperoan!
- Jakina!
Gizalegezko diosala egitera hurbildu zitzaion aspaldi ikusi gabeko adiskideari. Hau da:
- Adio esatera hurbildu zitzaion.
- Modu zakarrean agur egitera joan zitzaion.
- Lagunari aurre egitera joan zen.
- Behar bezala agurtzera joan zitzaion.
Hara: lanez lepo nabil aspaldion eta mahai gaineko paper guztiak desagertuko balira, .....
- hori kuxidadea!
- a zer bakea!
- larriak botako nituzke nik!
- hasperen ederra egingo nuke!
Zein da zuzena?
- Ez dakit hainbeste aurreztea lortuko badugun.
- Hainbeste pertsonekin ez da erraza lasai ibiltzea.
- Makina bat gizon dotorerekin ibilia zen gure osaba tratantea.
- Dendarik denda ibiliagatik, ez ditugu libururik aurkitu.
Zein da zuzena?
- Goizeko zazpietan etorrarazi digute.
- Zortzi liburu irakurrarazi gaituzte aurten eskolan.
- Euskaraz hitz eginarazi gintuzten bidaian.
- Hamar kilometro eginarazi zizkiguten
Pirinioetan.
Bihar Malentxok zortzi urte beteko ditu. Beste era batera esanda:
- Bihar Malentxoren zorionak dira.
- Bihar Malentxoren urtebetetzea da.
- Malentxoren urteurrena da bihar.
- Malentxoren urteberria da bihar.
Ene, aspaldi elkar ikusi gabe, eta izugarri poztu naiz .....
- Joxe berriro ikusten.
- Joxe berriro ikusiagatik.
- Joxe berriro ikustekotan.
- Joxe berriro ikustean.
Noiz izango da bilera hori?
- 2006.eko uztailak 11, astearte, izango da.
- 2.006ko uztailak 11, asteartez, izango da.
- 2.006-ko Uztailaren 11.ean, asteartean, izango da.
- 2006ko uztailaren 11n, asteartea, izango da.
Hitzaldi baten hasiera egokia:
- Arratsalde on. Ongi etorri, jaun-andreok.
- Arratsalde on. Ongi etorri, andre-jaunok.
- Arratsalde on. Ongi etorri, gizonezko-emakumeok.
- Arratsalde on. Ongi etorri, gizon-andreok.
Adio eta hurrena arte! Aukeratu erantzun egokia.
- Zoaz ondo, adiskide!
- Baita ere, adiskide!
- Bejondeiola, adiskide!
- Berdin joan adiskide!
Asko saiatzen ez bada, ez du bere nahia lortuko. Hau da: Ez du bere nahia lortuko .....
- zer eta asko saiatuta.
- non eta ez den asko saiatzen.
- baita asko saiatuta ere.
- behin asko saiatuz gero.
Zein da zuzena euskara batuan?
- Barrabaskeriren bat idazten badut parkamena eskatuko dizuet.
- Zenbait enpresak ez ditu aintzakotzat hartzen ikuskariak esandakoak.
- Urruti bizi diren ikasleak berandu datozte.
- Etzazula aterik itxi, segituan sartu behar bait dugu.
Gure amona azkeneko hamar urte hauetan burutik ..... dago.
- joanda
- ahaztuta
- gaiztotuta
- galduta
Zaparrada handiak izan dira gure eremu guztian, eta itsas ertzean .....
- salbu.
- areago.
- ere.
- esate baterako.
Burdina, toki hezean utziz gero, .....
- azpijanak harrapatuko du.
- sitsak jango du.
- gorrinak harrapatuko du.
- herdoilak jango du.
Horrek luze joko du. Bestela esanda:
- Denbora beharko du.
- Kolpe gogorra izango da.
- Asko haziko da.
- Urrun helduko da.
Zein da zuzena?
- Ariketa hau gaizki egiten badidazu, noiz zuzentzen dizut?
- Zure egoerak gero eta gehiago kezkatzen digu.
- Aprobatzen ez dugunoi beste gela batean jarriko digute.
- Azaldu ez denak zer agindu behar digu gainditu ez dugunoi?
Tomate-saltsa egiteko, zartagina hartu eta lehendabizi tipula ..... egin behar da.
- gorritu
- erein
- landatu
- ureztatu
Era batera edo bestera, datorren negurako zabalik izan behar dugu gaztetxea.
- Negurako era bateko ala besteko gaztetxea zabaldu, geure esku dugu erabakia.
- Gaztetxea zabaldu ala ez, negu aurretik egin behar dugu aukera.
- Gertatzen dena gertatzen dela, negu aurretik prest izan behar dugu gaztetxea.
- Gauzak guk nahi bezala joango balira, negurako zabalik izango genuke gaztetxea.
Ez du behin ere lagundu eta orain laguntza eske dator. Aukeratu segida egokia.
- Kopeta behar da, gero!
- Ederra egin duk!
- Lekuan lekukoa eta sasoian sasoikoa!
- Setatia halakoa!
Nola gertatzen dira sukaldeko istripuak?
- Tresnak hala edo nola erabilita.
- Tresnak hala nola erabilita.
- Tresnak ezelan erabilita.
- Tresnak edonola erabilita.
Hemen duzu nire emazte Lucia, adiskidea! Aukeratu erantzun egokia.
- Urte askotarako, Lucia!
- Bejondeizula, Lucia!
- Diosalak, Lucia!
- On dagizula, Lucia!
Urgull mendiko gotorleku nagusia ..... aginduz eraiki zen, 1195etik 1199 bitartean.
- Antso VII. azkarraren
- Antso VII.go azkarraren
- Antso VII Azkarraren
- Antso VII.a Azkarraren
Berriketan ibili:
- Bor-bor egin.
- Txor-txor ibili.
- Parra-parra aritu.
- Doi-doi ibili.
Gaixo dagoen gizonak ezin ezer .....
- egin.
- egiten.
- egitea.
- egiterik.
Gau hartako bisitak aurrekoek ez bezalako zalaparta izan zuen.
- Aurreko bisitek ez zuten zalapartarik izan.
- Aurreko bisitek ez zuten izan gau hartakoak bezalako zalapartarik.
- Gau hartako bisitak ez zuen zalapartarik izan.
- Gau hartako bisitan antzeko zalaparta izan zen.
Gizon arlotea zen hura. Zer esan nahi du?
- Behargina eta fina.
- Argia eta txukuna.
- Zabarra eta zarpaila.
- Dotorea eta galaia.
Hiru galdera egingo ..... hirurak erantzun .....
- dizut ditzazun.
- dizkizut diezazkizudan.
- ditut diezadazun.
- dizkizut diezazkidazun.
Jakitunak, asko dakielarik ere, dakiena baino ez daki. Jakintsuak, aldiz, dakiena ez ezik zer ez dakien ere badaki.Hau da:
- Jakitun hutsak ez bezala, jakintsuak badu bere mugen berri.
- Deus gutxi balio du jakitunaren jakituriak, dakien guztia funtsezkoa ez bada.
- Jakitunak dakienaz eta ez dakienaz gainera, benetako jakintsuak eskarmentu eta zalantza asko eskuratu ditu.
- Alde handia dago jakitun hutsetik jakintsura, beren mailari eta jakituria esparruei erreparatzen badiegu.
Nik badakit ongi gertaera horren berri. Zer esan nahi du esaldi horrek?
- Ezagutzen dudan gertaera berria dela.
- Badakidala dena delako hori ongi gertatu dela.
- Ongi dakidala zer gertatu den.
- Gertaera berri hori ongi joan dela.
lkusi ez genuen egin, baina erraz-erraz irabazi ..... zuen lasterketa.
- ote
- ahal
- omen
- al
Haserre bizian jarriko da. Zein EZ da esanahi berekoa?
- Gozoa jarriko da.
- Sutan jarriko da.
- Ederra jarriko da.
- Gorri-gorri jarriko da.
Beti iskanbila eta istilutan ibiltzen zenez, lagun guztiek ..... deitzen zioten.
- mari-purtzil
- mari-maisu
- mari-apain
- mari-matraka
Mungiako txakolina primerakoa da, baina Getariakoa askoz hobea, ...... . Aukeratu jarraipena:
- esanik gabe.
- zer esanik ere.
- ez zalantzarik ere.
- esan beharrik ere ez.