jakintza_avatar.gifMaite Goñi (euskaljakintza)euskaljakintza_logo_txikia.gif
2007ko martxoaren 7ko
SINONIMOAK

Ondoko esaldietan parentesi artean dauden hitzen sinonimo egoki bana jarri behar duzu, beti ere testuinguruko esanahia errespetatuz eta atzizki bera jarriaz. Erantzunetan ahalik eta sinonimo gehien ipintzen saiatu gara; dena den, gerta daiteke zurea ondo egotea, baina hemen ez azaltzea.
1. Futbolzale amorratu horientzat kirola jokoa da, ez hutsa. (olgeta)
2. Leihatila egokian egin dugu galde, baina ez uste erantzun digutenik. (agudo)
3. Bitxia da, gero! Gozokiak eta azukredunak baino ditu jaki gaziak eta garratzak. (laketago)
4. Inoren ez ikustea, horixe omen da zoriontsu izateko biderik zuzenena. (okerrik)
5. Himalayako tontorrak zapaldu ez ezik, ibilbiderik ere urratu nahi dituzte gaur egungo mendizaleek. (bihurrienak)
6. Liburu asko irakurri omen ditu paperjale horrek; handirik gabe, ordea. (atarramendu)
7. Inoiz zulo honetatik ateratzen banaiz, hitz egingo dugu honetaz eta hartaz. (soseguz)
8. Argaltzen ari nintzen eta bat pasatu nuen minbizia izan nezakeela pentsatuz. (bolada)
9. Atenea bereziki haserretu zen eta Ulises zuen, garai batean bezainbat kemen erakusten ez zuela esanez. (xaxatu)
10. Hantxe zegoen, nire erantzunaren , dar-dar batean, betaurreko haien atzean beldurrez itotzen. (aiduru)