Iñigo Lamarkak Donostiako haurtzaroaz zein oroitzapen on du?
- Amara hotelera joaten zenekoa, bertan jolastera.
- Kalean ibiltzen zenekoa, batez ere egun euritsuetan.
- Denak ditu onak, Santo Tomas Lizeoarekin lotutakoak izan ezik.
- Orain Amara hotela dagoen lekuan zegoen Santo Tomas Lizeokoak.
lñigo Lamarkak bere nerabezaroan
- beti onartu izan zuen bere homosexualitatea.
- egunkari bat idatzi zuen, Gay nauzu izenekoa.
- bolada batean ez zuen onartu bere homosexualitatea.
- pentsatu zuen homosexual izateak ez ziola bizitza aldatuko.
Nola sortu zen Gehitu erakundea?
- Iñigo Lamarkaren ekintza pertsonalaren emaitza izan zen.
- Dokumentu bat heldu zitzaien, eta 35ek sinatu zuten elkartea sortzeko.
- Aisia eta festa giroko bilera baten ostean.
- Hainbat lagunen lanaren emaitza izan zen, dokumentu baten inguruan.
Zer iritzi du Iñigo Lamarkak euskararen bizitzari buruz?
- Galdu ez da egingo, baina zerbait folklorikoa baino ez da izango.
- Garai batean hiltzeko gutxi faltatu zitzaion, baina orain aurrera egin dezake.
- Hilzorian egon zen eta hala jarraitzen du.
- Salbatua dago, baina ez da benetako komunikazio hizkuntza.
Zelan ikusten du Iñigo Lamarkak euskararen egoera EHUn?
- Ezin da nahi bezain azkar aurreratu, kalitateari eutsi nahi bazaio.
- Dagoeneko gai guztiak euskaraz ikas daitezke.
- Ez gara inoiz helduko elebitasunera.
- Denbora laburrean iritsiko da elebitasuna.
Arartekoa izendatzeko bozketan, nola interpretatu zuen Sozialista Abertzaleen botoa?
- Arartekoak zenbait eskubideren defentsa egin behar zuela adierazi nahi izan zuten.
- Ararteko erakundearen kontrako botoa izan zen.
- Aldeko botoa izan zen, baina zenbait baldintzarekin.
- Bozketa isilpekoa izan zen eta ezin jakin nondik etorri ziren boto baliogabeak.
Zergatik dio Iñigo Lamarkak bere posizioa ez dela samurra?
- Gogo handia jarri behar delako lan horretarako.
- Aukera handiegiak ematen dituelako.
- Administrazioek oztopo handiak jartzen dizkiotelako.
- Sarritan berak administrazioei adierazi behar izaten dielako gauzak nola hobetu.
Zein da, haren ustez, Euskal Herria hitzaren kontzeptu soziolinguistikoa?
- Euskara dakitenak bizi diren eskualdeak.
- Euskaraz hitz egiten dutenek erabakitzen duten lurraldea.
- Euskaraz hitz egiten dutenen kontzeptu baketsua.
- Lurraldetasunari dagokion kontzeptua da; hortaz, politikoa.
Gaur egungo gizartean desberdintasunik egiten al da?
- Desagertu egin dira era guztietako desberdintasunak, hala moralak nola formalak.
- Bi diskriminazio mota daude: formala eta materiala; bietan dirau desberdintasunak.
- Formaren aldetik desberdintasunik egiten ez bada ere, sakonean bizirik dirau diskriminazioak.
- Desberdintasunak ezabatzea Administrazioaren esku dago; gizabanakoak ez dauka horretan
eraginik.
Zein desberdintasun ikusten du ezkontza heterosexualen eta homosexualen artean?
- Ezkontza heterosexualen formatua berdin aplikatzen da homosexualetan.
- Ezkontza heterosexualen formatuak baldintzatu egiten du homosexualena.
- Heterosexualek formatu jakin bat dute, ezarria; homosexualetan ez dago hainbeste baldintza.
- Ezkontza heterosexualak irekiagoak dira; homosexualak, berriz, baldintza negatiboz beteak.