Eskiatzeko lekua eraiki omen dute Dubain, Arabiako basamortuan! Aukera ezazu erantzun egokia.
Eta Afrikan goseak akabatzen!
Afrikan gosez diren bitartean!
Afrikan gosez hiltzen, hain zuzen!
Eta Afrikan goseak kiskaltzen!
Elur artera ez da atera, ba, aldean alkandora besterik ez duela! Bestela esanda: ..... atera da.
Alkandora bakarrez
Alkandora hutsean
Alkandora barik
Alkandora bakarrean
Arrazoi zuen andreak, inondik ere!
Andreak arrazoi pixka bat zuen.
Andreak arrazoi osoa zuen.
Andreak ez zuen batere arrazoirik.
Andreak ez zuen arrazoia inondik ikusten.
Noiz gertatu zen Gernikako bonbardaketa?
1937ko Apirilaren 26a, astelehenean.
1937ko apirilaren 26an, astelehena.
1937.eko Apirilaren 26a, astelehenez.
1937eko apirileko 26a, astelehenean.
Baina, baina zer ari ..... galdetzen, autoa non dagoen? Parean daukazu eta!
didazu
nauzu
dizut
zatzaizkit
Zein da zuzena?
Hiru kilotako haurra eduki du nire ahizpak.
Hiruetan gurean elkartuko gara.
Zu etortzea besterik ez dute eskatzen.
Lagun ezin hobean bilakatu zarete.
Txakurrari aldentzeko esateko:
Ospa!
Zapi!
Zotz!
Kale!
Elurra egiteko eguraldiak hotza behar du. Baina, horrez gain, eguratsak elurra eragiteko adina hezetasuna ere behar du, eta eguratsa zenbat eta hotzago dagoen hainbat eta hezetasun gutxiago izango du. Hau da:
Zenbat eta hotz handiagoa, orduan eta elur gehiago egingo du.
Hotz handia dagoenean, hezetasuna ere handia izan ohi da.
Hotz eta heze behar du eguraldiak elurra egiteko.
Elurra egiten duenean hezetasun gutxi izaten da.
Idazkerari dagokionez, zein da zuzena?
Ildo nagusia
Pake zihurra
Arraultza egozia
Jeitsiera bildurgarria
Autobideko istripu hartan zazpi autok batak bestea jo eta lau hildako eta hamar zauritu ..... ziren.
gauzatu
izan
zenbatu
eman
Ametsak amets, baina balizko errotak .....
nekerik ez.
lanik ez.
etekinik ez.
irinik ez.
Urrutikoetxea ikaragarri aberatsa da eta ..... beti izango du nahi duena.
Ernio mendiaren tontorrean
dagoen tokian dagoela
hala ere horrek
begi bistan dago
Motorra merke askoa saldu didate: bostehun euroan. Aukeratu erantzun egokia.
Hori da pagotxa hori!
Harrapa ezazu hori!
Jai duzu, hortaz!
Ederra egin duzu!
Zein da zuzena?
Iraileko 4an elkartuko gara, goizeko 11:00etan, eta eguerdiko 13:00an bazkaldu.
Irailaren 4ean elkartuko gara, goizeko 11:00ean, eta eguerdiko 13:00an bazkaldu.
Iraileko 4.ean elkartuko gara, goizeko 11:00ean, eta eguerdiko 13:00etan bazkaldu.
lrailaren 4an elkartuko gara, goizeko 11:00etan, eta eguerdiko 13:00ean bazkaldu.
Askok edanari eman zioten, eta drogaren mende ..... ere bazen.
geratu zelarik
geratu zena
geratu zenik
geratu zela
Anima ..... eta eska ..... nagusiari lanpostu hobea!
zaitez / diezaiozu
hadi / ezaion
bedi / bekio
zaitezte / iezaiozue
Zein da zuzena?
Elkarri begirune handia diote.
Ekainan amaitzen da ikasturtea.
Herri berberan bizi gara.
Maiatzatik uztailara dira azterketak.
Zein da egokiena?
Neuk egin behar dut hori, ez zuk.
Nik egin behar dut hori, ez zeuk.
Horixe nik egin behar dut, ez zeuk.
Neuk egin behar dut horixe, ez zeuk.
Oso lan neketsuak dira gureak, baina gizagaixo horienak ere .....
ez dira atzo goizekoak.
ez dira atzean geratzekoak izango.
ez dira makalak izango.
ez dira alferrik galtzekoak.
Nola huts egin du, ba, aurrelariak! Izan ere, pasea eman eta aukera paregabea eskaini diote gola erraz-erraz sar dezan. Hau da:
Baloia aho betean eman diote.
Gola buruz buru ipini diote.
Gola aho-ahoan ipini diote.
Baloia lepo jarri diote.
Zein da zuzena euskara batuan?
Diozun hori ezin leike egia izan.
Diozun horrek ezin leike egia izan.
Diozun horrek ezin lezake egia izan.
Diozun hori ezin liteke egia izan.
Jardunean ikusten da pertsona edo tresna baten balioa. Hau da:
Benetako adiskidea nekearen umea da.
Premia sortu, kidea agertu.
Non premia, han benetako adiskidea.
Sutan jartzean probatzen da nolakoa den eltzea.
Bazter guztietan kuxkuxean dabil hori, eta arazo horretan ere .....
eskua sartu nahi du.
muturra sartu nahi du.
hanka sartu nahi du.
belarria luzatu nahi du.
Zein da zuzena?
Gorputzan baditugu birus gehienen aurkako babesak.
Ikasleek aditzan dauzkate arazorik handienak.
Atzoko gauan izan dira urteko zaparradarik handienak.
Mutikotan, hainbat bihurrikeria egindakoak gara.
Uste baino askoz lehenago azaldu den lagunari nola esango zenioke?
Nolatan hi hemen?
Dagoeneko hemen?
Honezkero hemen?
Non sartu haiz aspaldi honetan?
Neuk ere nahiago ..... gurekin .....
nuke / etorriko bazina.
nuen / etorri bazinen.
nukeen / etorri bazinen.
nuen / etortzen bazara.
Zein da zuzena?
Ateratzeko gogoak joan zaizkit.
Lagunekin ibiltzeko gogoak ditut.
Harrigarria da horrek lanerako gogoak izatea.
Ikasteko gogoak ematen badit, Unibertsitatera joango naiz.
Mukiak kentzeko ..... Osatu esaldia.
zintz egiten da.
zuntz egiten da.
zotz egiten da.
zirin egiten da.
Zein da zuzena?
Dirua ez zen existitzen garaian, trukea erabiltzen zen.
Hainbat dira hitz egin ez digutelako, ezagutzen ez ditugunak.
Badaude Donostia bezalako hiriak, askoz lasaiago bizi daitekeela bertan.
Badira lekuak inauteriak garrantzia handia dutenak, Rio adibidez.
Estu ibiliz gero, deitu .....
larrialdi zerbitzutara.
larrialditara.
larrialdi zerbitzura.
larrialdiak-era.
Ez dakizu zein azkar joan zen, .....
ziztu bizian desagertu zen.
susto baten desagertu zen.
haize baten desagertu zen.
itsu-itsuan desagertu zen.
Zein da zuzena euskara batuan?
Erabaki honek zeresan ugari sortarazi du Donostin.
Horrelako jarrerak baztertuta geratzen ari dira Bizkaiako hainbat herritan.
Sekulako harrera egin zieten Lizarrako euskal olerkariei.
Azpeitiatik Azkoitiara doan errepidean istripua izan da.
Zer adierazteko erabiliko zenuke esaldi hau? Odolkiak ordainetan.
Zorra odolkitan ordaindua izan dela.
Odolkiak hurrengoan ordaintzeko utzi direla.
Mesedea edo kaltea hartu den era berean ordaindu behar dela.
Alferrik dela zorra beranduago ordaindu nahi izatea.
Zein da zuzena?
Mutikoek baino azkarrago egin dute ariketa zenbait neskak.
Mutikoak baino azkarrago egin dute ariketa zenbait neska.
Mutikoak baino azkarrago egin dute ariketa ¬zenbait neskek.
Mutikoek baino azkarrago egin dute ariketa zenbait neskek.
Lapikoko ura irakiten dago. Hau da:
Danba-danba dago.
Bor-bor dago.
Zarra-zarra dago
Pil-pilean dago.
Lagundu nahi izan ezean, hobe duzu etxera joatea. Bestela esanda.
Hobe duzu etxera joatea, lagundu nahi izanez gero.
Lagundu izan ezik, hobe duzu etxera joatea.
Ez laguntzekotan, hobe duzu etxera joatea.
Hobe duzu etxera joatea, lagundu nahi izanda.
Berrogei orrialde falta zaizkit ..... bukatzeko. Osatu esaldia.
liburuarekin
liburuaz
liburua
liburuekin
Zein da zuzena?
Auto berriak uste baino gehiago kostatu digu.
Auto berriak uste baino gehiago kosta digu.
Auto berria uste baino gehiago kostatu zaigu.
Auto berria uste baino gehiago balio izan zaigu.
Matematikan gutxi ipini diote; Fisika, berriz, nekez aterako du. Aurtengo ikasturtean, Jon .....
ezinean dabil.
ezinduta dabil.
okertuta dabil.
esne-mamitan dabil.
Nola esaten zaio bere iritziari gogor eta tinko eusten dionari?
Adeitsua.
Kementsua.
Setatsua.
Petoa.
Ederki aski ezagutzen ditugu hemen bilduak eta hor barrena sakabanatuak. Zer esan nahi du?
Ederki aski ezagutzen ditugula hemen eta munduan zehar sakabanatuak.
Ez ditugula behar bezain ongi ezagutzen ez hemen geldituak ez hor barrena sakabanatuak.
Ederki aski ezagutzen ditugula batez ere hemen bilduak.
Bai hemen bilduak eta bai munduan barrena sakabanatuak ongi aski ezagutzen ditugula.
Euskara batuan, zein da zuzena?
Funtzionarien serbitzua
Egi borobila
Bi miloi peseta
Usain gozoa
Mikelek entzungor egin zion. Zer adierazi nahi du?
Hitz gogorrak entzun zituela.
Arreta handiz entzun ziola.
Gogoz entzun ziola.
Ez entzunarena egin ziola.
Esan duzunak harri eta zur utz nintzake, baina ez ikusitakoak baino areago. Bestela esanda:
Esan duzuna ikusi dudana baino harrigarriagoa da.
Esan duzuna ikusi dudana bezain harrigarria da.
Ikusi dudana esan duzuna bezain harrigarria da.
Ikusi dudana esan duzuna baino harrigarriagoa da.
Elkar ulertu beharko genuke iragazirik gabe, bitartekotza egiteko omen diren kazetarien papera ere kezkatzekoa baita. Hau da:
Bitartekotza itxurak egin arren, albistegiek elkarrizketaren aurkako ikuspegiak zabaltzen dituzte.
Informazio hutsaren aitzakian, hedabideek bitartekotza lanari dagozkion ikuspegiak zabaltzen dituzte.
Elkar ulertzeko gaitasuna galtzeko arriskua dugu, kazetarien zaparrada bitartekotu da eta.
Hedabideek galbahe lana egoki betetzen ez dutenez gero, harreman zuzenagora jo behar dugu.
Amagoia pinpirin-pinpirin jantzi zen, inguruko emakumeenen lotsarik ez zuen soineko berdearekin. Zer esan nahi du esaldi horrek?
Amagoiaren soinekoa ingurukoenen adinakoa bazela.
Amagoiaren soinekoa ingurukoenak baino pinpirinagoa zela.
Amagoiaren soinekoa ingurukoenak baino eskasagoa zela.
Soinekorik gabe Amagoia lotsatu egiten zela beste emakumeen aurrean.
Zein da zuzena euskara batuan?
Elkar ikusiko dugu beste egun batetan.
Batzu Gasteizera joan ziren, besteak lruñera.
Batzuek ez dute behin ere amore ematen arazoen aurrean.
Batzutan ez du etxetik irtetzeko gogorik izaten.
Familiako guztiek antzeko ezaugarriak dituzte. ………., lagun bakoitzak berezitasun batzuk baditu.
Honela
Hala ere
Hortaz
Izan ere
Bere onetik ateratzen denean erabat .....
gaiztotzen da.
gizontzen da.
biziberritzen da.
txintxotzen da.
Zerrenda hauetan hitz bat lekuz kanpo dago.
adarra / hostoa / enborra / sustraia
kresala / olatua / itsasoa / txalupa
karrika / espaloia / oihartzuna / oinezkoa
langarra / lanbroa / ekaitza / kazkabarra
Asunak ukitu ditut eta ..... Jarraipen egokiena:
zirikatu egin naute.
erre egin naute.
eztenkatu egin naute.
mingortu egin naute.
Jende asko dabil bitarteko beharko lukeena helburu harturik, legea zuzentasunaren gainetik jarrita. Hau da:
Atzekoz aurrera ditugu helburuak jarrita: legea lehenbizi, zuzentasuna gero, eta, azkenik, jendea.
Jendeak okerreko helburuak ditu, lege ez zuzenak tresnatzat hartuta .
Legeak zuzentasunaren zerbitzurako eginak dira, ez zuzentasuna legeen zerbitzurako.
Legea zuzentasunaren gainetik jarria du jendeak, zuzentasuna lortzeko bitartekorik ez du eta.
Ni Galileo ondokoa naiz eta ondokoari dagokion legez nahi nuke jokatu. Zer esan nahi du?
Galileo baino geroagokoa denez, legeari men eginez nahi duela jokatu.
Galileo baino geroagokoa denez, hark suposatu zuena kontuan hartuz jokatu nahi duela.
Galileoren ondoan bizi denez, auzokoari dagokionez jokatu nahi duela.
Galileo ondokoa denez, hondo-hondoan oinarritutako gizalegez jokatu nahi duela.
Zein da zuzena?
Dagoeneko han izango da.
Dagoeneko hemen dabilenez, zerbait berezia egiteko asmoa izango du.
Dagoeneko etorri izango da.
Dagoeneko amak ez ezik, familia osoak ere jakingo du.
Zein da zuzena?
Hobe berandu inoiz baino.
Hobe berandu inoiz baino ez.
Hobe berandu inoiz ez baino.
Hobe berandu inoiz sekula baino.
Puntuazio zeinuak. Zein esalditan daude zuzen?
Gogorarazi beharra dago, trafiko istripu gehienen erruduna, gidaria bera dela.
Kepa etxera etorri zen doluminak ematera Martinek aldiz, deitu ere ez zidan egin.
Horrek guztiak, argi erakusten du ni zuzen nengoela eta zu, ordea, oker.
Ez dut fede handirik psikologian; hala ere, zure gomendioei jarraiki, hobeto pentsatuko dut.
Noiz gertatu zen istripu larri hura?
Otsailak 17ko goizeko hirurak eta laurdenetan.
Otsailaren 17ko goizeko hirurak eta laurdenetan.
Otsailak 17ko goizeko hiruak eta laurdenetan.
Otsailaren 17ko goizeko hiruak eta laurdenetan.
Batzuek maiteago dituzte kanpoko ohiturak hemengoak baino. Alegia, batzuek kanpoko ohiturak .....
onesten dituzte.
onartzen dituzte.
hobesten dituzte.
hobetzen dituzte.
Alkateak direnak eta ez direnak entzun behar izan zituen grebalariak udaletxe aurrean elkartu zirenean. Hau da:
Alkateak direnak eta ez direnak entzun behar izan zituen grebalariak salaketak.
Grebalariak eta greban ez zirenek, denek egin zuten alkatearen aurka udaletxe aurreko bilkuran.
Alkateak entzun nahi zituenak eta ez zituenak aditu zituen udaletxe aurrean.
Alkateak nahiz grebalariek, inon direnak aditu zituzten udaletxe aurreko bilkuran.