jakintza_avatar.gifMaite Goñi (euskaljakintza)euskaljakintza_logo_txikia.gif
2007ko urriaren 6ko
SINONIMOAK

Ondoko esaldietan parentesi artean dauden hitzen sinonimo egoki bana jarri behar duzu, beti ere testuinguruko esanahia errespetatuz eta atzizki bera jarriaz. Erantzunetan ahalik eta sinonimo gehien ipintzen saiatu gara; dena den, gerta daiteke zurea ondo egotea, baina hemen ez azaltzea.
1. Gariaren urritasunak badu ogiaren prezioaren igoeran. (zerikusirik)
2. galanta hartu dugu ardura larri hori beste baten bizkar utzi dugunean. (Arindu)
3. Langileak haserre zeuden nagusi berriarekin, hark lantegiko zeregin guztiak bere gisara zituelako. (eratu)
4. Edozein arlotan, egokirik ez badago, egitasmorik ederrenek huts egin dezakete. (lanabes)
5. Idazle bihurri hark ezkutu bat ematen die eguneroko hitz arruntenei. (adiera)
6. Alde egin baino lehen aitak ezarri dien zeregina ez da . (samurra)
7. baliatzen zuen Ulisesek etsaiak mendean hartzeko. (Amarrua)
8. Agure zahar hori hotzak dago beti, eta jertse eta beroki astunek ez diote sekula egiten. (enbarazurik)
9. Petrolioa agortu ahala, energi iturri berri egokienak aukeratzea izango da hurrengo urteetako nagusia. (auzi)
10. Bizikletatik eroriz gero, txirrindulariak gorputzeko edozein izaten ditu urratuak eta zauriak. (gunetan)