Ruper Ordorikak "Guria" taberna maite du
- taberna ona delako, lagun zaharrak biltzen direlako eta bi ate dituelako.
- makinarik ez dagoelako, ate batetik sartu eta bestetik irteten direlako.
- taberna ona delako, makinarik ez daukalako, sekretu gutxi daukatelako.
- sekretuak gordetzen dituztelako.
Ruperrek film bat egingo balu
- XIX. mendean kokatuko luke.
- ume denboretan kokatuko luke.
- Aloña mendia bertan egongo litzateke.
- Azkoagain agertuko litzateke.
Ruperren musikagintzak aldaketarik izan al du 27 urteotan?
- Beraren ustez, ez.
- Ez du egin horren inguruko gogoetarik.
- Aldaketa handiak izango zituela iruditzen zaio.
- Askotan alferrik egin dituela uste du.
Txekiara joateko aitzakia
- liburu baten aurkezpena izan zen.
- Rikardo Arregirekin musikaz jardutea izan zen.
- sei idazlerekin kontzertuak ematea izan zen.
- hango literatura-jaialdian liburu bat argitaratzea izan zen.
Zertarako da baliagarria Ruperrentzat kanpora joatea kantatzera?
- Ulertzen ez ditugun kantuak ezagutzeko.
- Bere burua kanpotik ikusteko.
- Mugak gaínditzeko.
- Ingelesez abestu ahal izateko.
Kantak, Ordorikaren ustez,
- primitiboek ere abesten zituzten.
- sagarrondoari hitza emateko aitzakiak dira.
- hitza eguneroko erretolikatik ateratzeko balio du.
- guzti-guztiontzat baliagarriak dira.
Sagarrondo bati sehaska kanta abestia
- kantatzeko sortutako testua izan zen.
- liburu batean, jada, agertutako poema bat izan zen.
- Esploradorearena-rekin batera sortutako olerkia izan zen.
- aitzakia izan zen disko batean poemak sartzeko.
Pott taldearen lorpenik garrantzitsuena seguru asko
- Aresti, Artze eta Mirande elkartzea izan zen.
- Etiopia liburua kaleratzea izan zen.
- liburu bakar bat argitaratzea izan zen.
- euskaraz sortu nahi zituzten kantuak sortzea izan zen.
Etiopia liburuari buruz dio
- bere bizitzako ardatza izan dela.
- agertu zenean, Aresti, Mirande eta Lasa maitatzen hasi zela.
- Ruperrek berak sortu nahi izan zuela, baina ez zuela lortu.
- lehendabizikoz euskaraz berak idatzi nahiko lukeena irakurri zuela.
Ruperrek hasierako diskoetan kantak egiteko
- bere letrak baino ez zituen erabili.
- ez zuen inoiz bere testurik kantu bihurtu.
- bere letrez gain, beste idazle batzuenak ere musikatu zituen.
- Atxagaren, Sarrionandiaren eta Arestiren testuak erabili zituen.