euskaljakintza_logo_txikia.gifMaite Goñi (euskaljakintza)jakintza_avatar.gif

2008ko martxoaren 15eko LEXIKOA

Testuinguruan duten esanahia kontuan harturik, markatuta dauden hitz horien baliokidea aukeratu behar duzu.



NOIZ-NOLA

Hainbesteko eskarmentua (1) norberarentzat gordetzea oso zikoitza (2) litzateke. Edan egin behar izaten dugu askotan bertso-otorduetan (3). Denok dakigu baraurik umore eragile (4) izatea ez dela samurra (5), aldi berean, gehitxo edatea aski izaten dela lanbrotuta (6) ikusten hasteko edo mihia kabitzen ez dela sentitzeko. Uste dut asmatuko dudala formulatzen niretzat zein den edateko metodorik egokiena. Bertsoa egiten dugun bezalatsu (7) edan behar da: atzekoz aurrera. Hots (8), afariaren hasieran ondroso edan bertakotzen (9) lagunduko dizu horrek eta. Gero, postrea iristearekin egin azken alkohol tragoak eta urarekin hasi eta segi ordutik aurrerakoa. Entzuleek, bertsotan bezala, gutxitik askora egingo dute eta guk askotik gutxira. Hartara (10), gure lana hobea izango da eta entzuleei ere dena baino hobea irudituko zaie. Teorian, beti ere teorian eta beti ere nirean, hala da.

Andoni Egoña. Argia, 2007-02 (Moldatua)