euskaljakintza_logo_txikia.gifMaite Goñi (euskaljakintza)jakintza_avatar.gif

2008ko urriaren 4ko LEXIKOA

Testuinguruan duten esanahia kontuan harturik, markatuta dauden hitz horien baliokidea aukeratu behar duzu.



NOR DIREN AGIRRETARRAK

Agirretarren herria ez duzu mapetan aurkituko. Agirretarren herria ez dago inon. Agirretarren herria edonon dago. Agirretartasuna ez baitu sorlekuak (1) ematen, baizik eta erorikoen minak. Inoren sagastian sartuta belauna urratu (2) zuen batek adarrak behera egin zuelako. Horra agirretar bat. Sokamuturrean txorkatila hautsi zuen besteak. Agirretarra izateko modu bat. Hark mendian hartu zuen min, gauez zailagoa baita amildegiak (3) ikustea. Ezin uka agirretarra dela. Honek erreka jo zuen azpian harrapatu nahi zuen gurdi zoro baten ihesi zihoalarik. Agirretarra inondik ere (4).

Beti erorian ibiltzen diren gizarajoak dituzu agirretarrak. Eta jendeak nahiago duenez minik ez hartu, gero eta bakanagoak (5) dira agirretar petoak (6). Horregatik, agirretar bik elkar topatzen dutenean, tabernara doaz bizkarretik helduta, ez diote elkarri ordaintzen uzten, lintxaferuak (7) botatzen dituzte gainontzeko agirretarrek ere jakin dezaten mindunen (8) arraza oraino bizi dela, estropezu (9) egiten hasten dira ohartu gabetanik, zabuka (10), ziraldoka, hankak berriz sortuta, erortzeko arriskuan.

Koldo Izagirre. Metxa esaten dioten agirretar baten ibilaldi herrenak, Elkar