Ihizi (1) egun hura ongi baino hobeki joan zen;
alta (2), goiztiria goibel agertu zen eta lanbroak herria estaltzen zuen, baina usotegien gunean zerua argiago zen eta hala iraunik zuen, egun osoan. Monestierrek azalpenak
kartsuki (3) aditu zituen eta interes berezia erakutsi zuen aldi bakar batez usoen hamarnaka harrapatzeko
ahala (4) ematen zuten sareak hedatzerakoan.
Belatza (5) zelako ustez hegaztiak aztoratu, eta
tarrapataka (6) arbolen erdian
gerizatzeko (7) jaistera behartzen zituen palotea behin botatzeko baimena eskatu zuen. Gisa guztiz, ez zen ikusle soil gelditzera mugatu eta haren gizon batek zeraman eta aldi bakoitzean arrakargatzen zion armaz haien erasotzera lehiatu zen. Tiroa botatzen zuen, eta uso bat erortzen zen aldiko oihuka ospatzen zuen, Monduteguy eta beste lankideek haren
erranak (8) errepikatzen zituztelarik. Gehexan eta haren gizonak
jukutria (9) haren lekuko ziren, eta
gaitzesten (10) zuten.
Katea hautsi da, Toti Martinez de Lezea (Erein, 2004)