Nagusien etxe dotorea eta museoa, esklabuen bizileku
ziztrinak (1), zigor-gelak eta tortura-tresnak; baso gerizatsuan, kafe-arbola
basati (2) eta landare tropikalen artean,
lozorroan (3),
lehortegiak (4) eta kafe-errota zaharrak. Nagusi eta esklaburik gabeko kafe-etxalde bakarti honetan, itzalpe
lurrintsuan (5), garai bateko biztanleen animak sentitzen dira aidean, ia hitz egin daiteke beraiekin, beren
hasperen (6) eta kexuak entzun daitezke ixiltasunean.
Urruti gabe dagoen Lorategi Botanikoan ere pasiatu dugu guztiz ezezagun eta eder zaizkidan ehunkada landare-motaren artean. Beherakoan gelditzeko agindu dio Alcidesek txoferrari. Bide bazterreko mango arbola batera igo eta
astindu (7) egin du. Urtsu-
urtsuak (8) daude. Zein gauza gozoa arbolatik hartutako mango
heldua (9). Gero mendian behera datorren errekatxo batera jo dugu esku
likinduak (10) garbitzera.
Kuba triste dago, Juan Martin Elexpuru (Elkar, 1994)