Minbizia (1). Neuronak ziztu bizian ari zitzaizkidan. Hitza bera zen beldurtzekoa. Min bizia edo hitzaren edo biziaren mina, bata nahiz bestea, elkarren antzekoa. Zein baino zein
urragarriagoa (2). Minbizia
garunean (3). Gure gauaren bihotzean. Nortasunaren sustraietan.
Beldurra (4), ene. Beldurra.
Iruriren gorputza nirearen kontra neukala,
dardarka (5) eta izuak jota, amildegi bat ikusi nuen irekitzen nire aurrean, hondogabea, beltza eta espantagarria. Nire lana, grina eta egitekoa, betidanik, planteamendu teoriko egokiak aurkitzea izan zen. Auzi zientifiko bat hartu, eta hura ebazteko jarraibiderik
aproposenak (6) lortzea. Eta orain?
Itxaropena (7) biltzen moldatu behar nuen,
zirrikitu (8) guztietatik argia ekartzen asmatzeko. Zer egin nezakeen? Ez nintzen medikua. Ezer gutxi nekien gaixotasun hartaz.
Egoskorretan egoskorrena naiz, ordea.
Burugogorrena (9). Eta edozer egiteko
prest (10) nengoen Iruriri txarrik ez gertatzeko. Edozer.
Zure arimaren truke, Fernando Morillo (Txalaparta, 2008)