Normala da hala ere.
Gogorra (1) izango da hori. Heriotza horren gertutik ezagutzea.
Antsikabe, anbulantziaren aurrean hara eta hona
bizkor (2) dabiltzan ertzainei begira geratu da Tasio. Hauek horrelakoetara ohituta egongo dituk, egin du bere artean, egin beharreko guztiak nolako hoztasunez burutzen ari diren miretsita. Aurrealdea erabat txikitutako autoa
aztertu (3). Bazterra jo arte errepidean laga dituen
arrastoak (4) behatu. Istripuaren ondorioz mugitu ezinik gelditu diren autoen ilara zuzendu. Baina beraiek ez ditek ikusi gizajo horren begiratua, pentsatu du Tasiok hala ere, azkenekoetan zegoela konturatu denean. Bere herioa. Nola saiatzen zen
arnasa (5) hartzen,
oroitu (6) da, egoskor, nahiz eta birikak odolez eduki.
Lasai, Tasio,
lasai (7), esan dio Arrillagak albotik. Lagunaren arnasketa bizia sumatu eta zertan pentsatzen ari zen
asmatu (8) du, izan ere. Berak ere ezin baititu burutik kendu duela ordu lauder eskas anbulantzia barruan gertatutakoaren irudiak. Beretzat ere lehen hildakoa izan da.
Botalarri (9) puntu bat nabaritu du hura gogoratzean. Jode. Zenbat gehiago ikusi behar ote ditugu. Baina hobe horretan ez pentsatzea. Eta hasperen luze batez, beste zigarro bat
piztu (10) du. Hirugarrena denbora gutxian.
Egun denak ez dira berdin, Xabier Etxeberria (Elkar, 2001)