
"Beti berdin. Holakoxea da gure armada", egin zuen 
hasperen (1), zuhaitz batean apoiatuz. Bai, armada karlista boluntarioz osaturik zegoen batik bat, gerra aurretik nekazari, 
errementari (2) edo igeltsero izandako gazteez: jende ausarta, 
ezbairik (3) gabe, bere ideialaren alde bizia emateko edo lagun 
hurkoa (4) hiltzeko 
gertu (5) zegoena, baina, aldi berean, disziplinarik gabea, 
ahoberoa (6), inozoa. Ez zen harritzekoa bere bidaiaren berria liberalenganaino iritsi izana. Zumalakarregiren ordekoren batek bere herri edo 
bailarako (7) adiskideren bati kontatuko zion, eta honek bere 
ahaideren (8) bati, eta ahaide honek, berriz, beste adiskideren bati, eta 
gisa (9) honetan harik eta salatariak, liberalek kanpamenduan zeukaten 
zelatariak (10), albistea jakin zuen arte.
Sara izeneko gizona, Bernardo Atxaga (Pamiela, 1996)