Fernandok telefonoa hartu eta etxeko zenbakia markatu du.
Engoitik (1) bihotza ez zaio azkartzen. Dagoeneko ez du
motelka (2) hitz egiten. Ohituta dago eta
ohiturak (3) ematen duen
ziurtasunaz (4) hitz egin dio Mariari. Mariak
etsipenaz (5) jaso du berria eta pentsatu du lana dela garrantzitsuena, eta, txarrenean ere, Fernandok bazkalduko ez duen arroz entsalada
prest (6) izango duela afarirako. Mariak
gogorarazi (7) dio datorren
domekan (8) bere gurasoen urteurrena dela eta bazkaltzera joango direla. Musu bat bidali diote elkarri eta biek
eskegi (9) egin dute telefonoa. Fernandok egunkaria hartu du eta irribarre bat agertu zaio ezpainetan. Maria,
haserre (10), gurasoei zer oparitu hasiko da pentsatzen.
Hamar manamenduak, Xabier Etxaniz Rojo (Erein, 2002)