Esana zion, bai, Jabiri,
ahalegin (1) horrek ez zuela ezertarako balio: edan, edango zutela, eta ahal zen
heinean (2) arazoak ahaztu ere bai. Eta hitz egin ere nahikoa eta aukeran, baina horrek ez zuela Txemaren eguneroko tristura
lausotuko (3), ezpada alderantziz, zeren pena hori eragiten zioten
oroitzapenak (4) izan baitziren
hizpide (5) garagardoz betetako arratsaldean, eta modu horretan Eiderren irudia berritu eta berpiztu baino ez zutela egiten. Esana zion Jabiri, eta honek ulertu ziur aski, baina Txema zen
berbetan (6) jo eta dale ibiltzeko beharra zuena. Ahaztu nahian gogoratu beharra, alegia. Eta orain, tabakoaren
hatsa (7) itsatsirik zuten maindire artean erdi
itzarririk (8), mingaina trapu bihurturik zuen eta aho-sabaian
igurtzitzean (9) garagardoarena baino gehiago kaka ustelarena izan zitekeen zaporea hartzen zion bere
listuari (10). Eta okerrena zena, Eider, Eider, Eider, Eider...
Connemara gure bihotzetan, Julen Gabiria (Elkar, 2000)