euskaljakintzaIrune Agirre (euskaljakintza)jakintza_avatar.gif

EGA ariketak: LEXIKOA 2

Testuinguruan duten esanahia kontuan harturik, markatuta dauden hitz horien baliokidea aukeratu behar duzu.

Zazpi etxe Frantzian, Bernardo Atxaga

zazpi_etxe.jpgAmetsetan, ostera ere oihanean barrena zihoala uste izan zuen Van Thiegelek, eta subofizial beltz batek ferekatu (1) egiten zion bularra. Zaplada (2) bat eman nahi izan zion masailean (3), baina subofizialak ekidin (4) egin zuen, eta, amorraraztearren (5), sabela ukitzen hasi zitzaion zilborraren inguruan igurtziak emanez tripako mina arindu nahiko balio bezala. Berak ez zeukan, ordea (6), tripako minik, eta gainera esku hura ez zen epela bere amarena bezala, eta bigarren zaplada eman nahi izan zion, indar handiagoz oraingoan. Baina subofiziala zimela (7) zen pertsona gutxi bezala, eta hutsean galdu zen kolpe hura ere. Tarte batez, esku hotzak izterrean eta belaunetan egin zion fereka, eta gero berriro sabelera igo zitzaion. Berak jo egin nahi izan zuen ukabilarekin, eta hiru muturreko zuzendu zizkion segidan. Alferrik, subofizialak den-denak saihestu zituen. Maldizioka (8), bizkarrean zeraman erriflea bilatu zuen; alferrik berriro ere. Subofizial beltzak arma ostu (9) ziola pentsatu zuen orduan, eta horregatik zerabilela esku hotz hura hain lotsagabe (10) bere gorputzaren gainean maxa zikin alaenak.



Zazpi etxe Frantzian, Bernardo Atxaga (Pamiela, 2009)