euskaljakintza72.gifAnjel Jiménez (euskaljakintza) jakintza_avatar.gif

EGA ariketak: LEXIKOA 20

Testuinguruan duten esanahia kontuan harturik, markatuta dauden hitz horien baliokidea aukeratu behar duzu.

Ortzadarra sutan, Fernando Morillo

ortzadarra.jpgJaiki egin zen, eta alboko (1) gelatik motxila ekarri. Bitxi (2) sentitu zen, biluzik, ilunantzean, Alazneren aurrean zer eta kondoiak bilatzen. Lotsak jota zegoela ohartu zen. Kaxa osoa aurkitu zuen. Hamabi kondoi. Baina ez zituen guztiak aterako, ezta? Zer pentsatu behar zuen Alaznek? Perbertitu bat zela? Areago oraindik: hamabi ikusi, eta ez ote zuen ba pentsatuko guztiak erabiltzeko asmoa (4) zeukanik? Kaxa zabaldu eta bi bakarrik atera zituen. Dardara pixka bat sumatu (5) zuen eskuan. Ohean etzan zen jarraian.

Kondoi bat hartu, eta zorrotik atera zuen. Teoria guztia ezagutzen zuen. Etxean ere zenbaitetan jarduna zen kondoia jartzen, badaezpada. Baina Joxe Mari puta horrek bere horretan jarraitzen (6) zuen, burumakur eta lurrari begira- samurra (7), biguina... pattal (8)!-. Horrela ezin zen gauza handirik lortu. Listua irentsi zuen, estuturik (9). Ez zen, ba, inpotentea izango? Beharbada (10) bakarrik zegoela ez, baina neska batekin jarduteko garaian, benetako orduan, poto galanta egingo zuen.

Ortzadarra sutan, Fernando Morillo (Elkar, 2002)