euskaljakintza72.gifOihane Huesa (euskaljakintza)jakintza_avatar.gif

EGA ariketak: LEXIKOA 21

Testuinguruan duten esanahia kontuan harturik, markatuta dauden hitz horien baliokidea aukeratu behar duzu.

Musika airean, Karmele Jaio

musika.jpgAtzo balitz bezala gogoratzen dut: hamazortzi urte izango genituen. Ni jostetik irteten nintzenean, egunero izaten nuen Carmen zain jostunaren etxeko (1)atarian. Elkartu eta, pertsona bera bagina bezala, batak besteari ezer esan beharrik gabe ekiten genion bideari. Ondo genekien zein zen gure bidea. Mojen komentuko aldapa igo, jaitsi, eta beheko alderako bidean aroztegiaren aurretik pasatzen ginen, arratsaldero. Ia gehienetan izaten zuten aroztegiko atea zabalik, han barruan agiten zer (2)egur hautsarekin ez itotzeko, ziurrenik. (3)Aldatsa igo bitartean hitz egiten genuen, Carmenek neuk baino gehiago beti, (4)arnasestuka, baina jaisten hasi eta berehala isildu egiten ginen, (5)ilea orrazten genuen (6)atzamarrekin eta eztulen bat egin ere bai, (7)urduri. Aroztegiaren aurretik igarotzean eskuinera begiratzen genuen, lotsati, han barruan Zabala anaiak ikusi arte, Isidro eta Santi, aitarekin batera lanean. Ondo zekiten eurek ere gu handik igaro behar ginela ordu hartan. Haiek agurtu eta aurrera egiten genuen. Ikusi duzu zelako (8)irribarrea egin digun Isidrok? Ez geneukan argi nori egiten zion irribarre Isidrok, Carmeni edo niri, baina ez genion sekula elkarri halakorik galdetzen, gu pertsona bakarra bagina bezala ibiltzen ginen. Hain izan gara beti diferenteak, elkarren osagarri ginen. Gogoratzen dut egun eguzkitsuetan, aroztegiaren barruan begiratzean, egurra mozteko xaflak eguzkiaren isla bueltatzen zigula, (9)keinu eginez, urte batzuk geroago gertatu behar zuen (10)istripu larriaz ohartarazi nahiko bagintu bezala.

Musika airean, Karmele Jaio (Elkar, 2009)