Ordu txarrean sartu nintzen egun hartan New Yorkeko metroan, Columbus Circlen. "Rush hour" zen, arratsaldeko bostak eta kotxeak
leporaino beteta (1) zetozen.
Ahal nuen bezala sartu eta heldu nion goiko barratik
dingilizka (2) zegoen
uhalari (3). Nire aurrean 20 bat urteko mutila zegoen.
Lehenago ere ikusiak neuzkan holako gazteak.
Eserlekuan hanken gainean eseririk zegoen, begiak itxirik, yoga egiten ariko balitz bezala. Nire eskuinetara zutik zegoen emakume gazte haurdunak
zimurtu (4) egin zuen begitartea mutila ikusirik.
Haren bizar zabartuak, haren
pildek (5), haren drogatu itxurak eta begi
makartsuek (6) nazka (7) ematen ziotela ageri zen.
Gazteak halako batean begiak zabaldu zituen eta lehenik niri begiratu zidan. Haren aurpegian zirkinik ez. Gero emakumeari eta
haurdun (8) zegoela ikusirik, harridura keinua egin,
zalutasun (9) miragarriz zutitu, eserlekutik jaitsi eta haurdunari gentleman batek bezala eskuz bere tokia eskaintzen ziola adierazi zion.
Emakumea eseri eta mutilak haren tokia hartu zuen.
Tremont Abenidaraino elkarren ondoan joan ginen, bera denbora guzian begiak itxita, gogaketa handitan eta ni aldika berari eta
aldika (10) oso polita zen emakume haurdunari begira.
New York, New York, Gotzon Garate (Elkar, 1988)