Hori guztia
oroitu (1) dut
hilerri (2) aire bat duen Petrified Forest-en
barrena (3),
bakar-bakarrik (4) ibili bitartean, izan ere Ruben ez baitzait
hurbildu (5) ere egin. Parke horretan, denbora luzeak, milaka urtek harrizko
bihurtu (6) dituen enbor horien artean ukitzean, oroitzapenak
tximeleten (7) antzera (8) altxatu zaizkit eta, horrekin batera, pentsarazi didate orain arteko nire bizitza gero eta harrizkoagoa izan dela,
malgutasunik (9) gabea eta, denboraren eragin begi bistakoak gorabehera, asko
beti bat (10),,,
Jeans-ak hozkailuan, Patxi Zubizarreta (Alberdania, 2000)