Elizan zotz bat sartzeko lekurik ez zen geratzen, eta
apezpikua (1) sagraratzeko zeremonia erritu bisigodo
arranditsu (2) bezain ezin bukatuzkoan ospatu zen. Erregearentzat eta haren
ahaideentzat (3) baizik ez zen eserlekurik izan, presbiterioan,
aldaretik (4) hurbil. Gainerako guztiek zutik egon behar izan zuten elizkizun amaierarik gabeko hartan.
Arnoldo Blanzykoaka kalonje bati erosi zion lekua, eta presbiterioaren gainean zeuden balkoitxo batetik ari zen
ikuskariari (5) begira. Elizan zeudenen artean ezagutzen zuen aurpegiren bat aurkitzen saiatu zen. Hasieran nobleziako jendearen atzean pilatzen ziren herritarren artean ahalegindu zen; aurpegi gris, irakurtezinak, batzuk -zerbait ikus zezaketenak- beren aurrean burutzen zen parafernalia haren
miresmenak (6) argiturik. Gutxitan izaten zuten noblezia guztia elkarturik ikusteko aukera. Gero lehenengo ilaretan zeuden nobleziako gizonetan jarri zuen arreta, eta berehala ezagutu zituen Lope Enekones eta haren seme Eneko.
Mutila ezertan
arreta (7) berezirik jarri gabe ari zen presbiterioan zeuden apaiz, monje, abade eta elizako gainerako kargu
ugariei (8) begira. Haren begirada bat-batean gelditu zen, eta Blanzykoak
sumatu (9) zuen harridura eta, areago, beldurra ere agertzen zela begirada hartan. Halako erreakzioa nork eragin ote zion ikusten ahalegindu zen, eta harrizko
barandaren (10) gainera makurtu zen. Leireko monjeen buru tontsuratuak baizik ez ziren ikusten behean; ospakizunaren pribiegiozko ikusleak ziren haiek. Ezin zen jakin nori begiratzen zion Lopizek.
Antsoren dorreak, Toti Martinez de Lezea (Erein, 2009)