Bakarrik (1) zegoen Lucas telebista aurrean. Luzera-jauziak ziren, olinpiadetan. Atletek harean utzitako
arrastoak (2) zenbat neurtzen zuen kalkulatuz
dibertitzen (3) zen. Thomson-ek
irabazi (4) zuen azkenean (edo Smith deitzen zen? edo Reynolds?). "Thomson izan da" pentsatu zuen Lucasek, eta gaztetan ezagutu zuen ingeles hura
oroitu (5) zuen. Haren iloba izan zitekeen telebistakoa. Baina atleta beltza zen eta Lucasen
laguna (6) ilegorria eta, geroago gogoratu zen, Madril inguruan fusilatu zuten eta ez zeukan seme-alabarik;
neskalaguna (7) bai, herrian, Cardiffen, eta Lucasek berak idatzi zion neskari -
ilegorria (8) hura ere-, eta laguna ez zen gainera Thomson deitzen, Johnson baizik, mutil ona, onetan.
- Jackson-ek irabazi du -azaldu zion Mariari
salara (9) sartu orduko.
- Johnson-ek irabazi du luzera-jauzia -esan zion hiru ordu geroago Marcosi,
etxera (10) ailegatu zenean.
SPrako tranbia, Unai Elorriaga (Elkar, 2001)