Ez dauka, hala ere, konplexu handiegirik. Betidanik holakoxea izan dela dio berak, beste egoerarik ezagutu ez izanak justifikatuko balitu bezala bere kiloak. Gustuko du jatea. Gustuko baino areago: lagun mina
atsekabetua (1),
etsita (2),
logale (3)... edozer delarik ere gertatzen zaiona, ahora azukre koxkor bat, txokolate ontza bat edo hojaldrezko gailetatxoa eraman, eta
piztu (4) egiten da Lourdes. Jandakoan, edo jaten ari den bitartean, ez da bakarrik, triste,
babesgabe (5) edo urduri sentitzen. Horregatik, Lourdesek beti eraman ohi du bere poltsan Principe paketetxo bat.
Leku berri batera lehengoz joaten den bakoitzean, edo lagunekin ezagutzen ez duen guneren batean gelditzen bada, ordu erdi lehengotik hurbilduko da lekura, badaezpada, eta berehala aurkituko du
litxarreriak (6) saltzen dituen dendatxo, okindegi edo Super-en bat. Sartu eta,
birritan (7) pentsatu gabe, txokolatezko palmera edo bonba bat erosiko du. Barrua lasaitzeko.
Bere buruarekin ondo sentitzeko, bere bizitzak
astinaldi (8) bat behar duela erabakitzen duenean, bost hitzeko zerrenda bat osatzen du: ispilua,
arnasa (9),
aisia (10), ilusoa eta gorputza.
Bekatuak, Ana Urkiza (Elkar, 2005)