Bi zenbakiak
eraldatu (1) egin ziren bere buruan, eta airean zebiltzala iruditu zitzaion lehenik, eta hurrena segituan txori
bihurtu (2) eta
belaze (3) zabal baten gainetik zihoazela. Belazeak zapal-zapal eginda zeukan belarra zati batean. "Mon ami, ikusten al duk belar zapaldu hori? -esan zion norbaitek, Toisonetek
agian (4), nahiz ahotsa ez harena izan guztiz. Eta jarraitu zuen-: Ba, hire bizitzaren zati bat duk, Yangambin pasatako sei urteak, urte
antzuak (5) eta tristeak. Belar horiek ez dituk sekula gehiago zuzenduko; hemen galdutako egunak ez dituk sekula gehiago itzuliko". Belazea ikusi zuen berriro, zati zapaldua, eta bertan, eguzkia gora baitzegoen, lehengo bi txorien
errainua (6). Saguzarrak ematen zuten orain. "Bai, saguzarrak dituk", adierazi zion lehengo ahots berak. "Nor haiz? Toisonet?", jakin nahi izan zuen berak. "Ez, Bestea",
erantzun (7) zuen ahotsak, eta bi saguzarrak beregana abiatu ziren
intzirika (8) eta, hala iruditu zitzaion, gibela jateko asmoarekin.
Ahuspez (9) jarri zen,
kuzkurtuta (10), eta gero zutik. Begiak zabaldu zituenean Yangambin jarraitzen zuela konturatu zen. Kapelu-gorriek tximu bat zeramaten parapetorantz.
Zazpi etxe Frantzian, Bernardo Atxaga (Pamiela, 2009)