euskaljakintza72.gifMaialen Aldasoro (euskaljakintza)jakintza_avatar.gif

EGA ariketak: LEXIKOA 3

Testuinguruan duten esanahia kontuan harturik, markatuta dauden hitz horien baliokidea aukeratu behar duzu.

Fatum, Jon Arretxe

fatum-jonarretxe.jpgBesapeko (1) azkurak iratzarri zuen Mario Barbosa eguardi aldera. Hazka jesarri zen ohearen gainean, eta eskuin besoa ziztadaz beteta zeukala ohartu zen. Arkakusoak madarikatu eta altxatu egin zen. Ia zapaldu zuen lurrean botata zegoen cachaça botila hutsa eta balkoiko atea ireki zuen. Atzean (2) Sao Jorge gaztelua zegoen, aurrean Bairro Altoko muino (3) ederra, ezkerrean Baixa dotorea (4) eta Tajoko estuarioa... Baina Marioi Barbosak ezin zituen Lisboako harribitxi horiek ikusi bere Beco das Farinhas-ko 18 zenbakiko bigarren pisutik. "Rua" mailara ere iristen ez zen hiru metro zabaleko kalexka (5) hartan aurrez aurreko fatxada horizka eta erdi jausia besterik ez zeukan begi bistan: leiho eta balkoi hondatuak, arropa zahar esekiak, kable solteak, eta Portugalgo bandera bat edo beste, hasteko zegoen Europako futbol-txapelketaren ohorez.



Barbosaren etxeko horma ez zen askoz atseginagoa, bere balkoi estua (6) ikusi besterik ez zegoen: burdin barra herdoilduak (7), alanbre okerrak, antena zaharra... Alanbreetako baten zegoen uso beltzari erreparatu zion fadistak. Ez zuen ihes egiteko imintziorik egin. Gaixo (8) itxuraz, eskuinalderantz so zegoen, kalexkaren irteerarantz. Largo dos Trigueiros ikusi zitekeen han, auzoaren itxurarekin bat zetorren plaza txikia: funtzionatzen ez zuen iturri zahar bat; arbola bat bizirik eta beste baten enbor hila; gurpilik gabeko motor zaharra hesiaren kontra; hormigonera hondatu (9) bat txokoan, barandari kateaturik; eta haren parean era guztietako hondakinak pilatuta (10): pintura latak, tutu zatiak, botila hutsak, zakar poltsak, kartoiak, egur puskak...



Fatum, Jon Arretxe (Elkar, 2008)