Ibar (1) osoa iluntasunean, gure sorlekua. Han jaioak ginen, lurrak
bozkarioa (2) mingosten duen lekuan, lurrak giza jendeari nekadura
inposatzen (3) dion lekuan. Han eraikia zuten gure aiten aitek etxea, ibiltzeaz nekaturik, noragabeziaz
unaturik (4), sustraiak bertan botatzea, nekazaritzan zailtzea eta egoitzaren lehen oinarriak finkatzea
deliberatu (5) zutenean. Eta han ari nintzen ni hazten,
okarana (6) bere arbolan bezala. Hantxe mutiltzen zen ene haurtzaro tipi eta garratza,
abar (7) gainean zintzilik, gure arbasoen lurrean.
Gero, isiltasuna arren, zentzazioa izan nuen
ene (8) albotik jendea pasatzen ari zela, ene albotik gurpilak biraka pasatzen zirela, eta animaliak
arnas hestuka (9) pasatzen zirela. Eta izpiritu inbisibleek, albotik pasatuala, larrua, haragia eta hezurrak ere ukitzen zizkidatela senditzen nuen.
Izuturik (10) zutitu nintzen.
Ifar aldeko orduak, Joseba Sarrionandia
Elkar, 1990