euskaljakintza72.gifGorka Azurmendi (euskaljakintza)jakintza_avatar.gif

EGA ariketak: LEXIKOA 5

Testuinguruan duten esanahia kontuan harturik, markatuta dauden hitz horien baliokidea aukeratu behar duzu.

Errautsen distira, Xabier Mendiguren Elizegi

errautsen.jpgEzkutuko (1) hura argiratu zitzaidan unean Ordiziara joan bezperan nengoen, Telleria madarikatuaren monumentua zartarazteko (2) materialaren bila. Eta ezin izan nuen, kokildu (3) egin nintzen. Aitaren ohe ondoan egon beharra izan nezakeen lagunentzako zurigarri (4); Don Juanek aita salbatu eta, horrenbestez, ni sortzeko bidean jarri izana ere aitzakia (5) polita izan zitekeen neure burua konbentzitzeko. Baina barruan daukat oraindik harra; ekintza hura pikutara joan (6) zen; dena gaizki atera zen, atxiloketaren bat ere izan zen, eta ni badaezpada herritik urruti joan nintzen, zer gerta ere. Vaskoniako lagunei esker Iruñera bidali ninduten, bankuko zentralera. Handik hilabete batzuetara lasaiago zeuden gauzak, atxilotuak (7) libre, eta bueltatzeko arazorik ez beraz. Lantokia berriro aldatzea endredoa (8) izango zen ordea bankuarentzat, eta bolada (9) haren ondoren, berriz, Iñaxioren topatzeak batez ere, neure erruz hondatu baitzen dena, bestelako akatsak izanda ere neure erruz batik bat, gogoratu (10) nahi ez nuen arren.



Errautsen distira, Xabier Mendiguren Elizegi (Elkar, 2002)