euskaljakintza72.gifJon Cid (euskaljakintza)jakintza_avatar.gif

EGA ariketak: LEXIKOA 6

Testuinguruan duten esanahia kontuan harturik, markatuta dauden hitz horien baliokidea aukeratu behar duzu.

La lutte finale, Joxean Agirre

la-lutte.jpgOrdu batzuk lehenago 16 sirena joaz iragartzen dituzte aquae altae deituak, eta hiriaren zati batzuk, San Marco plaza esaterako, urpean geratzen dira. Ikusgarria da kanaletan urak nola gainezka egiten duen ikustea baina, horren ikusgarria ez bada ere, estolderia (1) da une batetik aurrera porrot egin eta ura borboka (2) kanporatzen hasten dena. Ura, zabor eta hondakinak gainean dituela, arkupeetara (3) iristen da eta lapur baten moduan sartzen da denda garesti eta kafetegi dotoreetan. Ordu batzuk bakarrik irauten du itsasoaren erasoak. Agintariek pasabide estu batzuk jartzen dituzte turistak batetik bestera mugi daitezeen. Gero urak berriro bere onera itzultzen dira, jauregi atarietan hondamendiaren zantzuak eta bertakoen memorian iragarpenik beltzenak utzi ondoren.



Modu horretantxe setiatzen (4) gaitu denborak ere berrogeita hamar urtetik aurrera. Hasierako erasoak ez dira iragarpenak (5) baizik, haur jolasak dirudite. Ez gaituela inoiz garaituko pentsatzen dugu. Baina ez du tregoarik (6) hartzen. Hor jarraitzen du zelatan (7), sator lanean isilka, ezarian (8) jaten gaitu barrenetik, zedenak edo pipiak bezala, eta ohartzen (9) garenerako ez dugu gotorlekurik (10), ez heldulekurik.



La lutte finale, Joxean Agirre (Elkar, 2008)