Apika (1) hala izango da, baina ni lotsaz ibiltzen naiz gidari lanetan -hala nola, orduagatik edo besterik ez dagoelako, langileen taberna kirastunen (2) batean bazkaltzea egokitzen zaidanean: buzoa eta trajea muturka beti-, eta, aukeran, nahiago izaten nituen Armentiako ibilbideak (Lasarte, Mendizorrotza, Prado) hiri barnekoak baino. Ikusi egin nintzaketen, haurra negarrez has zitekeen, eta ni besotan hartzera behartua gerta nintekeen, eta barregarri geratu, aisa (3) imajinatuko duzunez ez bainaiz net (4) trebea hura isilarazten eta, egia esatera, etxetik kanpora -eta barnean- ni batez ere Ibairen negarren beldur bizi nintzen.
Alabaina, Martarekin hirigunean geratua nintzelako edo, batzuetan kaleetan barrena ibili behar izaten nuen. Parkeen ingurumarietan (5) ere ibiltzea egokitzen zitzaidan, eta, sartu-irten bat besterik egiten ez banuen ere, orduan<