euskaljakintza72.gifAinhoa Imaz (euskaljakintza)jakintza_avatar.gif

EGA ariketak: LEXIKOA 9

Testuinguruan duten esanahia kontuan harturik, markatuta dauden hitz horien baliokidea aukeratu behar duzu.

Arotzaren eskuak, Alberto Ladrón Arana

arotzaren.jpgPoliziako iturri batek egunkari honi egindako adierazpenek are xehetasun lazgarriagoak (1) erantsi dizkiote afera (2) odoltsu honi. Ikerketaren inguruko iturri horrek baieztatu du Gaston H. zurginaren (3) hilketa tortura ankerrenen (4) ondoriozkoa izan zela. Antza denez, hiltzaileek hildakoaren lan tresnak erabili zituzten: Gaston H.ren gorpuak eskuak falta zituen, eta agenteek odoleztaturiko zerra bat aurkitu zuten tailerrean. Halaber, hildakoak dozena bat iltze zuen gorputzeko ataletan sartuta. Izan ere, kopetan jositako iltze bat izan zen heriotza ekarri ziona.



Gure irakurleek gogoan izanez dutenez, poliziak Gaston eta Marge H. senar-emazteen gorpuak kausitu (5) zituen joan den astelehen goizean, Rue des Cascadeseko beren etxean. Emakumearen gorpua tailerraren gaineko etxebizitzan aurkitu zen, kopetan tiro bakarra zuelarik. Altzariak iraulita (6) eta senar-emazteen ondasunak sakabanaturik aurkitu baziren ere, ez du ematen balio handiko gauzarik falta zenik. Antza (7), inork ez zuen zarata susmagarririk entzun asteburuan.



H. senar-emazteen bizilagunek ikertzaileen bisita ugari (8) jaso dituzte azken egun hauetan, eta, jakin ahal izan denez, hildakoak droga aferekin zerikusia al zuen galdetzen dute agenteek, edo talde satanistaren batekin. Galdera hauetatik ikerketa (9) nora ezean dabilelako ondorioa atera dezakegu. Bitartean, hiltzaileak libre (10) dabiltza.



Arotzaren eskuak, Alberto Ladrón Arana (Elkar, 2006)