Joseba Sarrionandia - Irati Otamendi, Pablo Zabala eta Harritxu Muxika (euskaljakintza)
EGUNGO EUSKAL LITERATURA
Ikusi eta irakurri ondorengo edukiak eta erantzun jarraian datozen galderei. Egin klik Gloster hitzaren eskuinean dagoen iruditxoan, posterra jatorrizko neurrian ikusteko.
Zenbat urterekin hasi zen Sarrionandia euskaraz idazten? Eta non publikatu ziren bere artikuluak?
16 urterekin hasi zen euskaraz idazten, eta ARGIAn argitaratu ziren bere artikuluak.
16 urterekin hasi zen euskaraz idazten, eta BERRIAra bidaltzen zituen artikuluak.
17 urterekin hasi zen euskaraz idazten, eta argitaletxe ezberdinetara bidaltzen zituen bere lanak garai hartan.
15 urterekin hasi zen euskaraz idazten, eta BERRIA eta ARGIAra bidaltzen zituen.
Euskaraz irakurtzen hasi zenean, zein zen irakurri zuen lehen liburuetako bat?
Jon Etxaideren Joanak joan.
Leizarragaren Testamendu Berria.
Piarres Lartzabalen antzezlan bat.
Bernardo Atxagaren Obabakoak.
Raul Zelickek, Lagun izoztua liburua alemanera itzuli duenak, …
Sarrionandia haren literatura bidez ezagutu du.
Sarrionandia kartzelan sartu aurretik ezagutzen zuen.
ez daki Sarrionandia nor den.
Sarrionandiari kartzelatik ihes egiten lagundu zion.
Ondorengoetatik nor egon zen, Sarrionandiarekin batera, Pott taldearen sorreran?
Bernardo Atxaga.
Joan Mari Irigoien.
Anjel Lertxundi.
Xabier Lete.
Sarrionandiarentzat zer EZda literatura?
Errealitatearen eta norbere gogo nabarduren ezagupidea da.
Beste bizitza batzuk bizitzeko aukera.
Komunikazioa eta estetika.
Maitasuna eta ezintasuna.
Zein genero landu ditu?
Ia genero guztiak landu ditu, haur literatura bereziki.
Ia genero guztiak landu ditu, narrazioa eta saiakera bereziki.
Ia genero guztiak landu ditu, narrazioa eta saiakera izan ezik.
Narrazioa eta saiakera baino ez ditu landu.
Zein helbururekin idatzi zuen bere lehenengo liburua Izuen gordelekuetan barrena?
Lehiaketa bateko saria lortzeko.
Poesia idaztea asko gustatzen zitzaiolako.
Beste hizkuntza batzuetara itzuli zezaten.
Lehiaketa batean parte hartzeko.
Ondorengoetatik zein EZ da Sarrionandiak idatzia?
Narrazioak
Lagun izoztua
Moroak gara behelaino artean?
Hamaika pauso
Xabier Mendiguren Elizegiren hitzetan "Ipuingintza modernoaren sorrera markatu duen libururik baldin bada, euskaraz, hori... izan da."
Narrazioak
Atabala eta euria
Hau da ene ondasun guztia
Kolosala izango da
Zein da Moroak gara behelaino artean? saiakeraren gai nagusia?