Buruhausteak gustatzen zaizkionari…

EUSKALJAKINTZAn hasiera eman diogun atal berriari, hau da, jolaserako matematikari jarraipena eman nahi diot idatzi berri dudan artikulu honekin. Horrela, bada, burua nekatu eta une dibertigarri bat igarotzeko joko hau proposatzen dizuet, eta gainera, matematika erabiliz. Zer gehiago eska daiteke? Beraz, eskura izan arkatza eta papera, segur aski beharrezkoak izango dituzue eta:

Inkestariaren arazoa

Edonork pentsa dezake inkestari baten ogibidea txantxa dela, nekerik suposatzen ez duena, galdetu eta erantzuna jaso, beti berdin. Horrela pentsatzen duenak jakin dezala guztiz oker dagoela, erantzuleek batzuetan gauzak ez baitituzte hain errazak jartzen, honako honetan gertatu zen bezalaxe: inkestariak, egunero egiten zuen moduz, etxeko ate batera hurbildu eta txirrina jo zuen. Disimulorik gabe behatxulotik begiratu ondoren, emakumeak atea ireki, gizona agurtu eta segituan hau bere galderekin hasi zen: “Zenbat seme-alaba dituzu?”. ” Hiru“, erantzun zuen errulodun emakumeak. “Eta adina?”, galdegin zuen berriz ere. Emakumeak, nazka-nazka eginda, horrela erantzun zion: adinen biderkadura 36 da, eta hauen batura etxearen zenbakiarekin bat dator. Gizonak, hasiera batean alde egin zuen, baina, ez zuen denbora asko behar izan konturatzeko andreak emandako informazioa ez zela nahikoa hiru seme-alaben adina jakin ahal izateko. Horregatik, berriro ere emakumearenera jo zuen, eta honek, gizonari arrazoia emanez, honako hau esaten dio: “Zaharrenak pianoa jotzen du”. Argibide hauekin guztiekin inkestalaria gai izan zen adinak ondorioztatzeko. Eta zu?

jakin nahi duzu gehiago

Lasaitu! Lehenengo aldiz irakurtzen duzuenean zaila badirudi ere, ez da hainbesterainokoa. Xabierrek esaten duen bezala, PENTSATU egin beharra dago, lokarria pixkanaka-pixkanaka askatzen joan behar da, horretan datza guztia.

Erantzunari dagokionez, badakit hau aurkitzean irrikaz egongo zaretela ea asmatu duzuen ala ez jakiteko, baina, hurrengo astera arte ez dut zuen gogo hori asetuko. Dena dela, emaitzarekin topo egin duzuelakoan bazaudete, ez egon duda-mudatan eta klik egin ezazue azpian zuen erantzuna emateko.

Ziur nago batek, gutxienez, artikulu hau irakurri behar duela; artikulu hau bera zuzendu behar duena, alegia. Beraz, espero dut erantzun bat gutxienez izatea publikatua izan bezain laster.

Zuen erantzunen zain naukazue!!!!

2 Responses to Buruhausteak gustatzen zaizkionari…

  1. WordPress › Errorea

    Zure webgunean errore kritiko bat gertatu da.

    WordPresseko arazo-konponketen inguruan gehiago jakin.