Ahozko proba

ZERTAN DATZA?

Bi atal ditu:

1.– Entzutezko Ulermena.

  • EGAGrabazio zati batzuk entzun eta horiei buruzko galderak erantzun behar dira.
  • Grabazio zati bakoitza behin entzungo da eta horiek entzun baino lehen, azterketariek denbora tarte bat izango dute galderak eta erantzunak irakurtzeko.
  • Ordu erdiko ariketa izango da. 20 item izango dira gutxienez.

2.– Mintzamena.

Atal honek bi ariketa ditu: lehenengoa, gai baten ahozko azalpena; bigarrena, bat-bateko elkarrizketa saioa. Epaimahaia bi aztertzailek osatzen dute. Azterketariak binaka sartuko dira epaimahaiaren aurrera.

  • Gai baten ahozko azalpena.
    • Azterketari bakoitzak gai bati buruzko informazioa jasoko du. Euskarria testu idatzia, audioa edota bideoa izan daiteke. Azterketari bakoitzak berari egokitu zaion informazioaren azalpena egin beharko du bost bat minututan.
  • Bat-bateko elkarrizketa saioa.
    • Aztertzaileek gai bat eskainiko diete azterketariei, baina bakoitzari gaiaren alderdi batzuk nabarmenduta. Azterketariak elkarrizketan arituko dira, egokitu zaien ikuspuntuaren alde egiteko. Tarteka, elkarrizketa edo eztabaida bideratzeko, aztertzaileek parte hartu ahal izango dute, galderak eginez. Azterketariak, bien artean, hamar bat minutuz arituko dira.

 Mintzamenaren xehetasun guztiak ikusteko, egin klik irudiaren gainean:

 


 

 

7 Responses to Ahozko proba

  1. WordPress › Errorea

    Zure webgunean errore kritiko bat gertatu da.

    WordPresseko arazo-konponketen inguruan gehiago jakin.