Mintzamena

ZERTAN DATZA?

  • Epaimahaia bi aztertzailek osatzen dute. Azterketariak binaka sartuko dira epaimahaiaren aurrera.
  • Atal honek bi ariketa ditu:

a) Gai baten ahozko azalpena.

  • Azterketari bakoitzak gai bati buruzko informazioa jasoko du. Euskarria testu idatzia, audioa edota bideoa izan daiteke.
  • Azterketari bakoitzak berari egokitu zaion informazioaren azalpena egin beharko du bost bat minututan.

b) Bat-bateko elkarrizketa saioa.

  • Aztertzaileek gai bat eskainiko diete azterketariei, baina bakoitzari gaiaren alderdi batzuk nabarmenduta.
  • Azterketariak elkarrizketan arituko dira, egokitu zaien ikuspuntuaren alde egiteko. Tarteka, elkarrizketa edo eztabaida bideratzeko, aztertzaileek parte hartu ahal izango dute, galderak eginez.
  • Azterketariak, bien artean, hamar bat minutuz arituko dira.

 

Mintzamenaren xehetasun guztiak ikusteko, ikusi bideoa edo irakurri beheko txostena:

Mintzamena prestatzeko baliabideak

Mintzapraktikarako guneak

3 Responses to Mintzamena

  1. WordPress › Errorea

    Zure webgunean errore kritiko bat gertatu da.

    WordPresseko arazo-konponketen inguruan gehiago jakin.