Esaldiak berridatzi

ZERTAN DATZA?

  • Emandako 10 esaldiren moldapena egin behar da; hots, esaldi baliokideak sortu behar dira beste egitura batzuk erabilita, beti ere esaldi bakarra osatuz.
  • Berridazketa bideratzeko eta gauzatzeko, elementu batzuk eskaintzen dira erreferentzia gisa.

Aholkuak

Esan bezala, emandako esaldiak beste era batera idatzi behar dira jarritako hitzak edo hitz-zatiak erabiliz. Honako baldintzok bete behar dira zuzentzat emateko:

  • Lehenbizi, eredutzat ematen den esaldiaren zentzua osorik jasotzea. Erantzunak, jarritako perpausaren zentzuaz gainera beste era batera ere interpretatzeko bidea ematen badu, azterketariaren erantzuna anbiguoa delako adibidez, ontzat ematen da alde horretatik, haren zentzua gorde baitu. Baina zentzua gordetzen ez badu, besterik gabe txartzat ematen da erantzuna.
  • Eskaintzen den “moldea”ri jarraituz osatua izatea bigarren perpausa eta ez beste bide batetik eratua.
  • Gramatikaren aldetik zuzena izatea. Esaldi bakoitzak gramatikazko egitura baten ezagutza neurtzea du helburutzat. Baina neurtu nahi den gramatika-egitura jakin hori ongi egon arren beste nonbait huts eginez gero, ergatiboaren marka “ahantziz” esaterako, txartzat ematen da erantzun hori, besterik gabe.
  • Ortografia batua ere errespetatzea. Hala ere, huts txikiren bat barka daiteke.
  • Beti ere esaldi bakar bat osatu behar da. Ariketa egiteko bi zati eskaintzen dira sarri baina moldapenean esaldi bakarra aurkeztu behar da.

Berridazketak lantzeko baliabide ezberdinak:

1. Online ariketak:

Euskaljakintzakook sortu ditugun multimedia ariketak topatu ahal izango dituzu atal honetan. Hot Potatoes motako ariketak dira (EGAko azterketetan urte ezberdinetan azaldutakoak) eta gramatika atal ezberdinen baitan antolatuta daude. Ez dute azalpenik baina bai bat-bateko zuzenketa. Errepasorako egokiak izan daitezke.

2. Azalpenak:

Ainhoa Ezeizak bidalitako materialetik hartua eta egokitua. Ariketak EGAko azterketa ezberdinetan azaldutakoak dira. Dokumentu osoa jaitsi nahi izanez gero, egin klik hemen.

3. Berridazketak lantzeko aplikazioa

Ion Reyk ( ionrei@gmail.com ) garatutako aplikazio interesgarri honen bitartez, landu nahi duzun berridazketa mota hauta dezakezu (nahasian ere egin daitezke) eta zuzenketak, aholkuak eta gramatika azalpenak emanak datoz. Access behar da martxan jartzeko:

Access bertsioaren arabera aukeratu:


10 Responses to Esaldiak berridatzi

  1. WordPress › Errorea

    Zure webgunean errore kritiko bat gertatu da.

    WordPresseko arazo-konponketen inguruan gehiago jakin.