Irakurriaren ulermena

ZERTAN DATZA?

Testu batzuk eskainiko dira, azterketariek horiei buruzko 10 galderari erantzuteko. Ariketak honelakoak izan daitezke:

  • aukera anitzekoak,
  • testu zatiei dagozkien ideiak aukeratzea,
  • lotura egokiak egitea.

IRAKURMENAREN ULERMENA

AHOLKUAK

Jarraian irakurritakoaren ulermenaren teknika hobetzeko hainbat aholku duzu, aukera anitzeko galderei aurre egiteko, hain zuzen ere. (Habenet)

  1. Fijatu ea tituluak edo izenpeak pistarik ematen dizun. Horretan oinarrituta gaia zein den jakingo duzu eta autorea edo argitaratu den komunikabidea ezagutu ezkero gai horren aurrean ze jarrera duen antzemateko moduan egongo zara.
  2. Irakurri testua gainetik. Oraingo honetan ideia orokor bat izatea baino ez zaizu interesatzen eta 1go puntuan suposatutakoak baieztatu edo ezeztatuko dituzu. Berdin da ez badituzu hitz guztiak ezagutzen, ez dituzu behar mezu orokorra ulertzeko. Ondo gainirakurtzeko eta hitz ezezagunetan ez trabatzeko trikimailua azkar irakurtzea da. Saiatu bi minututan irakurtzen.
  3. Oraingoan irakur itzazu galderakbaina ez erantzunak, bestela ideiak nahasteko arriskua duzu.
  4. Fase honetan informazio zehatzaren bila zoaz. Galderak aurrean dituzula irakurri testua poliki eta galdera batekin lotutako informazioa aurrean duzunean azpimarratu. Oraintxe da erantzunak irakurtzeko ordua. Alderatu erantzunak azpimarratu duzunarekin eta aukeratu egokiena.

PRAKTIKA

EAEko EGA

Nafarroako EGA

EIBZ eta EGA 05-06 azterketak liburutik hartutako materiala.

19 Responses to Irakurriaren ulermena

  1. WordPress › Errorea

    Zure webgunean errore kritiko bat gertatu da.

    WordPresseko arazo-konponketen inguruan gehiago jakin.