Entzierroak, haurrak…

Zezena jendea adarkatzenDenok dakigunez, urtero uztailaren bigarren astean Sanferminak ospatzen dira Iruñean. San Ferminen ohoretan ospatzen den jai honi uztailaren 6an ematen zaio hasiera Iruñeko udaletxetik jaurtitzen den “txupinazoarekin” batera, eta uztailaren 14an bukatzen da Pobre de mi abestiarekin (“pobre de mí, pobre de mi, que se han acabado las fiestas de San Fermín”). Sanferminetako jarduera nagusia entzierroak dira: zezenen aurretik egindako 800 metroko korrikaldia. Goizeko zortzietan hasten diren entzierro hauek guztiak uztailaren 7tik 14ra egiten dira eta zezen plazan dute amaiera. Nahiz eta ibilbidea bizpahiru minutukoa baino ez izan, jende ugari suertatzen da zauriturik. Maiz zauriak larriak izaten dira eta, dakizuen bezala, askotan zezen aurrean korrika egiten dutenek ospitalean amaitzen dute.

San Ferminen ohoretan ospatutako jai honek jende asko erakartzen du Nafarroako hiriburura; bai hemengoak, baita atzerrikoak ere. Gainera, esan beharra dago gero eta jende gehiago datorrela jai ospetsura. Edonola ere, atzerritar hauek ez dira konturatzen zezenen aurretik korrika egiteak dakarren arriskuaz eta atzerritar hauek izaten dira askotan zaurituenak. Hau entzierroei buruz duten ezjakintasunaren ondorio izan daiteke eta askok itzulera atzeratu behar izaten dute zezenak harrapatu eta ospitalean zauriturik egoteagatik.

Luis Miguel eta bere semeaDena den, nik ez dut honetaz hitz egingo, aurreko batean entzun nuen albiste bati buruz baizik. Albisteak honela zioen: “Guraso bat salatu dute bere semearekin Sanferminetan korrika egiteagatik”. Dirudienez, Luis Miguel Gomezek, salatua izan den gurasoak, 2007ko uztailaren 10ean bere semearekin egin zuen korrika Sanferminetan eta norbaitek bere balkoitik argazkiak atera zizkion. Haur honen amak, argazki hauek ikustean, Luis Migueli salaketa jarri zion. Komeni da esatea guraso hauek banatuta daudela. Gauzak horrela, fiskaltzak absoluzioa eskatu zuen; akusazio partikularrak, ostera, 15 asteburuko atxiloketa eta urtebeteko kartzelaldia. Horretaz gain, 12.000 euroko kalte-ordainketa ekonomikoa eskatu zitzaion. Egia da, argazkian ikus daitekeen legez, aita-semeak parte hartu zuten entzierroan zalkiak zeudela eta ez zezenak. Arrazoi honengatik, epaileak aita egotzitako karguez absolbitu du. Horretaz gain, harritzekoa bada ere, Las Ventasen omenaldia egin zioten.

Iruña SanferminetanNire uste apalean, ez dago batere ondo hamar urteko haur batek entzierro batean parte hartzea, oso arriskutsua izan baitaiteke berarentzat. Gainera, haurrak zezen edo bestelako animalien aurretik abiada bizian korrika egiteko fisikoki prestaturik ez egoteaz gain, hauen adarkada ume baten gorputz ahulean heriogarria izan daiteke. Ez hori bakarrik, haurrak ez daude mentalki prestaturik ez direlako arriskuaz ohartzen. Hau guztia ikusita, ezustekorik gerta ez dadin, zentzuzkoena umeek entzierroetan parte ez hartzea litzatekeela iruditzen zait.

Amaitzeko, hainbatetan ikusi ditugun 16-18 urteko gazte zein adinduek parte hartzearen aldekoa ez naizela aipatu nahi nuke. Alde batetik, gazteak zezenen aurrean korrika egiteko fisikoki nahiko prestatuta egon arren, ez dute heldutasuna arrisku egoerak zeintzuk diren bereizteko; eta, bestetik, denok dakigun arrazoiengatik, adinduentzat burutsuagoa litzateke ikuskizuna ezkutaletutik ikustea. Garrantzitsua da, nire ustez, jendea entzierro eta horrelako jardueren arriskuez kontzientziatzea denok jai alaiak igaroko baditugu.

Sanferminak gustuko badituzu, sar zaitez Sanfermin telebistan.

2 Responses to Entzierroak, haurrak…

  1. WordPress › Errorea

    Zure webgunean errore kritiko bat gertatu da.

    WordPresseko arazo-konponketen inguruan gehiago jakin.