Esfortzuari fobia: gero eta alferrago

Teknologia aisialdiaren zati handiagoa bilakatzen ari da aurrera egin ahala. Izan ere, telebistak, Internetek, eta abarrek esfortzu ñimiñoa eskatzen dute aisialdiko ekintza tradizionalekin alderatuz gero. Hori dela eta, kirolak, mahai jokoak edo irakurketak, besteak beste, ospea galdu dute.

Egia esan, ez da harritzekoa teknologiaren aurrerapenak eragindako lan gutxiagoren beharrak gero eta alferragoak bilakatu baikaitu. Irensten errazak diren telesail, film eta lehiaketek denbora ugari kentzen duten eta ahalegin nabarmena eskatzen duten ekintzak ordezkatu dituzte.

Baina, kaltegarria ote da azken urteotako joera hau? Dirudienez, indarra galtzen joan diren ekintzek bizi-kalitatearen hobekuntza dakarte; adibidez, kirolak osasuntsu mantentzeko egokiak dira, mahai jokoek burmuina lantzen laguntzen dute edo irakurketak hizkuntzaren erabileraren trebetasunean eragin zuzena du.

Hala ere, teknologia berriak ezin dira suntsitzailetzat hartu gaurkotasunezko berriez informatzeko modu aproposa dira eta. Telebistak eta Internetek, esate baterako, informazio eza ikaragarri gutxitu dute.

Ondorioz, arazoa konpontzeko bidea ez da teknologia hauek alde batera uztea, esfortzuaren eta aisiaren arteko oreka aurkitzea baizik.

4 Responses to Esfortzuari fobia: gero eta alferrago

  1. WordPress › Errorea

    Zure webgunean errore kritiko bat gertatu da.

    WordPresseko arazo-konponketen inguruan gehiago jakin.