Euskal jantziak

euskal jantziakGabonak pasa berri ditugu eta urteroko ohiturari jarraituz, aurten ere, abenduaren 24an, ume eta gazteek “baserritarrez� jantzita girotu dituzte kaleak bere kantuekin. Nik “baserritar� jantzi horri buruz idatzi nahi nuke, hain zuzen.

Dirudienez, gure arbasoak ez ziren beti beltzez edo poxpolinez janzten eta emakumeek koloredun oihal ederrak erabiltzen zituzten.Tamalez, gure kulturaren zati hori ez dugu behar bezala zaindu eta gaur egun oihal horiek eta janzteko modua galdu egin da. Azken gerra karlistek eta industrializazioak (XIX. mendean) eragina izan zuten galera horretan. Baserritako amonek gordetzen zuten tradizioa eta horrexegatik, iritsi zaigun irudia traje beltz horiena da.

Beranduago, frankismo garaiak gure kulturari, folkloreari eta berarekin lotura zuen guztiari izugarrizko kaltea ekarri zion, askok uste dutena baino latzagoa.

Azken urte hauetan “baserritarrez� janztea mantendu bada ere, askotan, DUINTASUNA galdu eta MOZORRO izatera pasa da, bere ezaugarriak galduz: buruko zapirik ez, fraka bakeroak, kamiseta tiradunak, zapatilak…

Gure jantziaren duintasuna berreskuratu nahian, hona hemen euskal jantziaren ezaugarriak:

EMAKUMEZKOEN JANTZIAK

  • BURUAN: Zapia edo, gaztea bada, mototsa.
  • SORBALDAN: Zapia, korapilorik gabe antigoaleko orratz edo brotxe dotore batez kateaturik.
  • MANTALA: Mantalak aurrealde guztia hartu behar du eta gona baino pixka bat motzagoa izan behar du.
  • GONA: Gonak orkatilako hezurreraino iritsi behar du eta ez da gona gorontzaren parpailarik ikusi behar.
  • OINETAN: Galtzerdi beltzak eta botin beltzak edo artilezko galtzerdiak eta abarkak edo galtzerdi beltzak eta espartin zuriak.

GIZONEZKOEN JANTZIAK

  • BURUAN: Txapela
  • SOINEAN: Alkandora zuria (marratua edo koadroduna ere izan liteke) eta brusa kotoizkoa beltza edo milarraiazkoa.
  • PRAKAK: Artile edo kotoizkoak izan daitezke.
  • GERRIAN: Gerriko beltza edo zuria.
  • OINETAN: Bota beltz, abarkak edo espartinak orkatilan lotuta.

One Response to Euskal jantziak

  1. WordPress › Errorea

    Zure webgunean errore kritiko bat gertatu da.

    WordPresseko arazo-konponketen inguruan gehiago jakin.