Evo Moralesek hidrokarburoak nazionalizatu ditu

Evo Morales Boliviako lehendakaria manifestazio batean.Boliviako lehendakaria den Evo Moralesek hidrokarburoak nazionalizatzeko erabakia hartu du hauteskundeetan eman zuen hitza betez. Dekretu honen bidez, hidrokarburo guztiak Boliviako Estatuaren kontrolpean gelditzen dira.

80. hamarkadatik aurrera AEBek inposatutako politika neoliberalaren erruz, Boliviako biztanleriaren % 80a pobrezian bizi da, eta honek Hego Ameriketako estaturik txiroena bilakatzen du. Boliviako Barne-Produktu Gordina (BPG) 2,460 dolarrekoa da, mundu osoko 18. baxuena. Populazioaren % 14,4a eguneko dolar bat baino gutxiagorekin bizi da, eta % 34,4a eguneko bi dolarrekin. %20a, berriz, estatu “aurreratuetako” biztanleen antzera bizi da. Hala ere, eta gezurra badirudi ere, Bolivia lurralde oso aberatsa da baliabide naturalei dagokienean; izan ere, Hego Amerikako gas erreserba handienak ditu Venezuelaren atzetik, 53 mila milioi metro kubikorekin, eta BPGko % 10a susposatzen du. Desberdintasun sozial hain nabarmen honek krisi larria eragin du.

Hidrokarburoak nazionalizatzearen erabaki honekin gasaren negozioa kanpoko enpresen esku utzi ordez, estatuan bertan gelditzea nahi da, eta boliviarrak beraien lurraldeko aberastasunaz baliatzea. Erabaki hau ideia honekin hartu dute, ikusiko dugu esandakoa betetzen duten. Bolivian lan egiten duten enpresa atzerritarrek ekoiztutakoa Yacimientos Petrolíferos Fiscales Bolivianos (YPFB) enpresa publikoari eman beharko diote eta 180 egun baino lehen egoera berrira egokitu beharko dira Bolivian lan egiten jarraitu nahi badute.

Bolivian gasaren negozioan parte hartzen duten enpresen artean Repsol YPF espainiarra dago eta oso larrituta daude egoeraren aurrean, izan ere, Bolivia Repsol YPFren ekoizpenaren % 11 da, erreserben % 18a gutxi gorabehera eta benefizio totalaren % 2,5a. Hauxe da enpresako presidenteak, Antonio Brufauk esandakoa:

Albisteak kezkaturik eta haserre utzi gaitu, estatu eta enpresen artean egon behar duen enpresa politikatik kanpo dagoen afera baita.
Evo Moralesen adierazpenak oso gogorrak eta zentzugabeak izan dira Bolivian gogo handiz lan egiten dugun enpresontzat.

Evo Morales Jose Luis Rodriguez Zapaterorekin izandako bileranEspainiako Gobernu sozialista, beti bezala herritarren arazoak konpondu nahian, oso kezkatuta agertu da hidrokarburoak nazionalizatzeko erabakiarekin. Gobernuak adierazi duenez, elkarrizketa eta negoziazioak mantenduko dituzte enpresa espainiarren interesen alde, eta neurriak aurrera jarraituz gero, bi estatuen arteko harremanetan ondorioak izango dituela garbi utzi du. Hauxe da Atzerri Gaietarako Ministerioak esandakoa:

Gobernu espainiarrak oso gertutik jarraitzen du egoera, eta Boliviarekin harreman estuak dituzten herrialdeekin negoziazioak mantenduko ditu bi alderdientzako onuragarria den konponbide batera iritsi arte.

2 Responses to Evo Moralesek hidrokarburoak nazionalizatu ditu

  1. WordPress › Errorea

    Zure webgunean errore kritiko bat gertatu da.

    WordPresseko arazo-konponketen inguruan gehiago jakin.