Futbol-zelaietako bortizkeria hazten

Azkeneko aste hauetan zehar, prentsan berri dezente agertu zaizkigu futbola eta indarkeriari buruzkoak. Hala ere, futbolari hertsiki loturik azaldu izan zaigu betidanik gogorkeria eta gutxituz joan beharrean, handituz doa.

Denok ezagutzen ditugu ultra taldeak eta beraien jokabidea, baina ni beste indarkeria batez arituko naiz, “bigarren� mailakoa izan arren, nire ustez, aurrekoa bezain garrantzitsua dena.

Orain dela bi aste, Sevillako derbyan, honek lehenengo gola sartu ondoren, entrenatzaileari botila bat jaurtiki zitzaion. Estadioko harmailetatik erdi beterik botatako objektuak buruan jo zuen Juande Ramos (Juan de la Cruz Ramos) eta tupustean lurrera erori zen. Ondorioz, ospitalera eraman behar izan zuten eta partidua bertan behera geratu zen.

Antzeko beste gertakari bat pasa den astean eman zen, UEFAko Velentzia-Inter partiduan. Jokoaren amaieran, indarkeria nagusitu zen, baina oraingoan jokalarien artean: Navarrok, Valentziako jokalariak, aurkarietako Burdissori muturreko bat eman zion sudurra hautsiz eta aldageletaraino iritsi zen borrokaldia. Zeharo tamalgarria izan zen horrelako ikuskizuna begiztatu beharra izatea.

Dakigunez, horrelako ikuskizunak futbol maila desberdinetan ikusten dira. Kirol honek milaka pertsona mugiarazten ditu astebururo, futbolaz gozatu eta ondo pasatzeko asmotan joaten direnak, jakina. Hori dela eta, jokalariek duten tentsioa eta amorrua kontrolatzeko eskatzen dut eta, aldi berean, futbolzale amorratuenen autokontrola ere. Denon artean, horrela, indarkeriarik gabeko futbolaz gozatzeko abagunea izango dugu.

3 Responses to Futbol-zelaietako bortizkeria hazten

  1. WordPress › Errorea

    Zure webgunean errore kritiko bat gertatu da.

    WordPresseko arazo-konponketen inguruan gehiago jakin.