Tagged: B Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:09 pm on 2017/03/23 Permalink | Reply
    Tags: B   

    bulkada 

    1 iz. Bultzada. Ateari bulkada apal bat eman zion. Hona inguratzeko bulkada sentitu dut.  2 iz. Bat-bateko nahi bizia, norbait zerbait egitera bultzatzen duena. Hona inguratzeko bulkada sentitu dut. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz.

    [bultzada]: bultzada, bultzakada, bultzaldi, inpultso, sakada, pusako Ipar., sakakada Bizk., sakatu Bizk., bultza g.e., joaira g.e., bulka Zub. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es 1 iz. empujón 2 iz. impulso, ímpetu 3 iz. (Biol.) impulso 4 iz. (Fis.) impulso 5 iz. (Psikol.) impulso
    fr poussée, pulsion
    en impulse; impetus, stimulus
    port empurrão

    Kalean edo basoan ibili, zuhaitz batek liluratu, hura izendatzeko prozeduraren bitartez haren edertasunaren parte bat eskuratzeko bulkada sentitu, baina, hogeita batgarren mendekoegia izanik, galdu duzu zure arbasoek omen zuten naturaren ezagutza sakona.  [Shazam, Angel Erro (Jira,2017-03-19 )] (Berria.eus)

    bulkada (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:27 pm on 2017/03/13 Permalink | Reply
    Tags: B   

    baliatzaile 

    adj/iz. 1 Zerbaitez baliatzen dena. Gauzak non-nahi kariotuz doazelarik, autobidearen baliatzaileak loriatzen dira prezio apaltze honekin. 2 adj./iz. Zernahi aukeraz, kezka handirik gabe, baliatzen dena. Badira ere aitzindari baliatzaileak, ontsa irabazten dutenak guti arriskatuz. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    baliatzaile, baliatzale.

    1. Utilizador, que emplea. Aizen beraz prudent eta / Zuzen baliatzaille, / Nekeetan borthiz eta / Atseginen neurtzaille. / Ezen hanbat gizon eztik / Ezpatak hill munduan, / Nola atsegin soberak / Eman baitu putzuan. EZ Eliç 101.

    (En sdo. peyorativo). Aprovechado. Badira ere aintzindari baliatzaileak, ontsa irabazten dutenak guti irriskatuz. Herr 21-4-1960 (ap. DRA). Mesfida adi hortaz… Baliatzalea omen duk… Sosa sendi badu, klianta atxik ahala atxik artzen omen duk. Larz Iru 70.

    2. baliazale (S ap. Lrq). “Qui fait valoir” Lrq.

    3. Valedor. Eta honako hau bidenabar bederen esan nahi nuke: ez naizela noski hautatua izan neuregan aurkitu duen baliakuntzaz baliaturik dagoelako orain Altuna dagoen aulkian jarria. Baliatzaileen premian izan balitz, bazukeen bazterretan baliatzaile sendoagorik. MEIG IV 108.

    Sinonimoak: adj./iz.
    [baliatzaile] : 1. erabiltzaile. || 2. goranahi, aprobetxategi, oportunista (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz./izond. (Ipar.) aprovechado, -a, que (se) aprovecha
    fr profiteur nm
    en opportunist
    port aproveitado(a)

    Badira ere aitzindari baliatzaileak, ontsa irabazten dutenak guti arriskatuz. (Hiztegi Batua)

    baliatzaile (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 12:03 am on 2017/02/12 Permalink | Reply
    Tags: B   

    behatxulo 

    iz. Kaleko atean egoten den leihatila-modukoa edo lentedun zulo txikia, barnetik kanpoan zein den ikusteko erabiltzen dena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [etxearen gainaldea] : terraza (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es mirilla
    fr Å“il [d’une porte]
    en (in door) spyhole, peephole n
    port (de puerta, de ventana) postigo m, olho m mágico.

    Gure ateko letoizko behatxulo biribiletik zure atea ikusgai nuen.  [Emakume ezezagun baten gutuna, Stefan Zweig / Eduardo Matauko (Igela, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    behatxulo

     
  • Maite 11:48 pm on 2017/01/10 Permalink | Reply
    Tags: B   

    baranotu 

    du ad. Inguratu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegia

    baranotu. Rodear, cercar. v. inguratu. Iria baranotu zuten. Ol 4 Reg 6, 14 (Dv, Ker, BiblE inguratu).

    Sinonimoak: ad. jas.

        [inguratu]: inguratu, ingurukatu g.e., birundatu Ipar. g.e.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es du ad. rodear, cercar
    fr du ad. entourer, encercler, cerner
    en du ad. to enclose, to fence, to surround
    port du ad. rodear, cercar

    Hiria baranotu zuten.  (Orotariko Euskal Hiztegia, moldatua)

    baranotu

     
  • Maite 10:48 pm on 2017/01/04 Permalink | Reply
    Tags: B   

    basi 

    iz. 1. Saltsa. Deabruak ere ez luke jakingo zertaz egin duen basia. 2. Bainua. Sagastian basi edo bainu bat hartzen. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    1 basi (V-ple-ger ap. A), bazi (V ap. A).

    1. Salsa. “Salsa, unto” Zam Voc. “Bazi obeagaz yaten dok ik” esan neban ixilik. “Con mejor salsa”. Or Tormes 81. Katalin onek, etxera eta, / garbitzen du zartagia, / deabrûk ere ez luke jakiñen / zertaz egin dun basia. Or Eus 334. Urbildu onara: yan ogia, ta otamena bazian busti ezazu. Ol Ruth 2, 14 (Dv minagrean, Echn ozpinean, Ker saltsan).

    2. Baño. Cf. basitu. Susana bi neskatxa bakarrekin sartzen zala, sagastian basi edo bañu bat artzen asi zan, bero ari baitzun. Or MB 246. Bein, basia artzen ari nintzala, aitak nigan giza-suma ta eziñegona auteman zularik, ikotika ioan zan amari adieraztera. Or Aitork 41.

    2 basi (Lar, Hb ap. Lh, H).

    “Asqueroso” y “astroso” Lar. Harriet lo relaciona con basa: “Basia (V), id. basa, sale, malpropre”.

    “(AN-gip), (mujer) abandonada” A. Gero utzi, lasai, basi, lastaira, banarrota, ballesta, zarabanda izatera bat etortzen dan bidea. M.A. Iñarra Ezale 1897, 340a.

    Sinonimoak (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
    basi izond. Naf.

        [saltsa]: saltsa
        [bainua]: bainu, bustialdi
    basi izond. Naf.
        [lasaia]: bare, ezti, eztitsu, geldi, gozo, lasai, malats, naretsu, trankil, eme Ipar., jabal Ipar., largo Ipar., laxo Ipar., ole Ipar., astitsu Bizk., nasai Bizk., anple Zub., goxo adkor., baretsu jas., nare jas., dultze zah.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) salsa (2) baño
    fr ((1) sauce (2) bain
    en (1) sauce (2) bath
    port (1) molho (2) banho

    Ogia basian busti ezazu. (Hiztegi Batua)

    basi (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
    • txerra 8:33 am on 2017/01/05 Permalink

      Gurean basi egin untar litzateke …

  • Maite 11:13 pm on 2016/12/29 Permalink | Reply
    Tags: B   

    beleratz 

    adj. Zub. Ernea, sendoa. Fedea sekula baino beleratzago zuen. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    beleratz (BN, S; H, Foix ap. Lh). Ref.: A; Lh. Vigilante, atento; activo. “Beleratz. Id. belerazki (BN, S), belazki. Sérieusement, soigneusement, courageusement” H (que cita a Mst e Ip). “Vigilante” A. “Beleratz-etxeki (S), velar, vigilar” Ib. “Actif, alerte. Agüdo, erdotz, lerdotz, aillart, pherestü, erne, traholari, langile, beleratz” Lh Eusk 1919-20 (II) 79. Arren zer dirokegü zük eta nik, ene irakurzale khariua, besterik phensa, baizik ere behar dütügüla gure phensamentiak beleratz etxeki eta gure egin ahalak oro bihotztoiki enplegatü. Mst XVI. Hori dela kausa, bat bederak beleratz izan behar dü bere tentazionetan gainen. Ip Imit I 13, 1 (Mst arrankürareki izan behar lüke). Azken hirur hilabetetan baraxtürik zen prefosta, bena fedia seküla beno beleratzago zian, ezi üsü komüniantzen zian. Herr 21-7-1960, 3.

    Sinonimoak: izond. Zub.

        [sendoa]: azkar, bortitz, errutsu, finko, gotor, indartsu, irmo, sendo, tinko, zozkotsu, bizitore Ipar., fermu Ipar., martzal Heg., errime Bizk., zindo Bizk., fier Ipar./Naf., indarti g.e., tenkor g.e., erskon zah., firme zah., fuerte Heg. beh.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond. (Z) firme, activo, -a, vigilante
    fr izond. (Z) déterminé, résolu, vigilant
    en izond. (Z) firm, determined, resolute
    port izond. (Z) firme, ativo, -a, vigilante

    Bat bederak beleratz izan behar du bere tentazioen gainean.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    beleratz (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:28 pm on 2016/12/26 Permalink | Reply
    Tags: B   

    belendrin 

    izond. Bizimodu desordenatua daramanaz esaten da. Agure txiki belendrin, bost bizar eta sei hagin. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegia

    belendrin (V-gip), belendin. Ref.: Iz ArOñ; Elexp Berg.

    “Beléndriñ, beléndriña, de vida desarreglada; arrimado? Se dice v. gr., de una oveja que comienza a comer una yerba y la deja, comienza con otra y también la deja y sigue así” Iz ArOñ. “Belendriña, viejo alegre” Zumalde (comunicación personal). “Traviesa, brujilla. Zetan dabill gure neskatilla belendriña? Umeei, neskatilei batez ere, esan ohi zaie maitekiro” Elexp Berg. Neure emazte belendin / kata-usaia deragin, / ortzak galdu ditun eta / ire pertzak egin din. ‘Oh esposa mía, te pareces al cuervo’. Canc. pop. in Or Eus 67. Eztauka mozkorra gaiztoa. Atso zarra belendrin, ire azkenak egin din (G-goi). A EY IV 80. Agura txiki belendriñ, bost bizar da sei agiñ. Iz ArOñ s.v. agura.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Google Translate):

    es izond. persona de vida desordenada
    fr personne de vie désordonnée
    en person of disordered life
    port pessoa de vida desordenada

    Nahi duzu norbait zigor batzuen bila bidaltzea, neska belendrin hau zuzentzeko? [Filosofia apaingelan, Sade / Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio (Txalaparta, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    belendrin (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel