Tagged: H Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:55 pm on 2022/08/12 Permalink | Reply
    Tags: H   

    hardit 

    adj. g.g.er. Ausarta. Neskato arin, hardit eta harroak. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    hardit. Etim. Del gasc. hardìt “hardi, -e, aventureux; impudent; bien portant, -e” (Palay); cf. tbn. cat. ardit (DCECH s.v. ardido ). (B, BN-baig (a-), S; Arch VocGr , VocBN , Gèze, H). Ref.: Lrq /hardít/; Satr VocP ; Izeta BHizt2. Valiente, atrevido, audaz. “Qui est en bonne santé” Lrq. “Ardita, espabilado, listo” Satr VocP. “Vivaz. Maritxu mazteki ardite” Izeta BHizt2. . Presenzián zuen artean xipi, baina absenzián zuetara hardit naizenak. Lç 2 Cor 10, 1 (He, TB ausart, Dv buruyopetsu). Zertan-ere nehor hardit baita (erhoki minzo naiz) hardit naiz ni-ere. Ib. 11, 21 (TB ausartzia bera dut, Dv ausartatzen naiz ni ere). Aberats gora, eder, gazte, habil, hardit, / Balakuetan hunest, güti ikhusten dit. Etch 592. Neskato arhin, hardit, urguilutsu, kurrizaile, harro eta modestia gabeak. EskLAlm 1849, 17. Baionako hiriak […] gure Jaun Apezpiku kartsu, harditari erakutsi dion atxikimenduazko frogak. HU Zez 159. Jente ontsa eginak, hardit eta sobre / Dütük bai üskaldünak, erraitekoik gabe. Xikito 10. (Con reduplicación intensiva) Zoaz ardit-ardite ta ekartzu. (AN-erro) ‘Zoaz arin baño ariñago’. Inza NaEsZarr 2248.

    Sinonimoak: iz.

    [hardit] : ausart (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond. atrevido, -a; osado, -a
    fr izond. intrépide
    en izond. daring, adventurous, bold
    port izond. atrevido(a)

    Testuinguruan

    Ez gara alor guztietan hardit eta adret. [Europako mugetan barrena, Edorta Jimenez (Txalaparta, 2000)]

     
  • Maite 10:07 pm on 2022/08/07 Permalink | Reply
    Tags: H   

    hegazterren 

    iz. Pauma. Hegazterrena bezala harro-harro ibiliz (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    hegazterren. (e- Lar, Hb, H). “Pavón, pavo real” Lar. “Egazterren gisa arro arro ibilli” Lar s.v. pavonear.
    Egazterrena edo paboak lumak arrotuta kur kur egiten duenian. Echve Dev 344.

    Sinonimoak: iz.

    [hegazterren] : pauma (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Zool.) pavo real, pavón (Pavo cristatus)
    fr iz. (Zool.) paon
    en iz. peafowl; [arra] peacock; [emea] peahen
    port iz. pavão

    Testuinguruan

    Hegazterrena bezala harro-harro dabil. 

     
  • Maite 10:15 pm on 2022/08/01 Permalink | Reply
    Tags: H   

    haratago 

    adb. Harago. Saminak ez dio uzten haratago joaten. Sudurraz haratago ikusten ez zuen. Ideia orokorretatik haratago ezer gutxi dakigu  (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    HARATAGO. v. HARAGO.

    HARAGO (V-arr ap. Gte Erd 149), HARATAGO (S ap. Lrq; Ht VocGr 330 y 351, Dv, H) (Forma de comparativo (suf. -ago) de hara). Más allá. “Delà, au delà” Ht VocGr 330. “Plus loin, au delà” Dv. “Etxetik haratago, plus loin de l’autre côté de la maison. Eramazu haratago, portez-le plus loin, vers là-bas” H. “Aik mendiek baño arago begira dao (V-arr), […] zoaz arago (V-arr)” Gte Erd 149. Cf. infra HARAXEAGO.
    Haratago hara non den berze dohakabea. EZ Man I 102. Kreaturen podoreek bere mugak dituzte / Zeiñ gizonek haratago xitzen ezpaitituzte. Ib. 6. Xahatü behar dizü arren intenzioniaren begiak, amurekatik sinple eta xüxen izan dadin, eta beste moianak oro beno haratago eneganat hedatü. Mst III 33, 2 (Ch eta moian guzien artetik bethi ere xedea eneganat heda dezazunzat). Ta alea baño ariñagoak diran lasto zati zakar ariñak badaramatzi aizeak aratago ta bertan erorzen da alea bere lur pusk eta zakar astunarekin. Mb IArg I 203. Or Irunetik zertxubait arago / bitzuok ekin eutsen, geu ginean / izan geiago. Zav Fab, RIEV 1907, 534. Haren esklabo dagola, / hilltzeko orduraino / Baita kasik haratago, / Fableko giza lekhuko. Gy 103. Bai eta itsasorik zabalenak gainditzen ditu, eta hedatzen da leihorraz haratago. Arb Igand 153.
    ( s. XX.) Bidia gero eta haratago sartzen da mendi artetan. Zub 117. –Etxeraño lagunduko dizugu. –Baita arago ere! Lab EEguna 80. Hauk bethi joanki, joanki bethi aitzinago, eta hura bethi haratago gibelatzen. JE Ber 80. Urruñako herria bera puska batez haratago dugu. Ib. 96. Bata emen jausi, bestia an erori ta urrengua arago amilddu. Otx 156. Seina tiraldi dute; bota dute bana. / Makilena arago da zuzenik joana; / ondo-ondoan bestea… ba da naiko lana. “Ha ido un poco más lejos”. Or Eus 33 (Mi 73 aratago). Berrogei metra haratago. Lf Murtuts 20. Ontan Gazteluzar bat erdi eroria; arontzago Anaitegi bat; arago koru bat. Or QA 50. “Lurra! Lurra!” azaltzean / ez da an gelditzeko; / bat ezagun orduko / bestera abitzeko. / Lur guziak baño re / zoriona arago! SMitx Aranz 233. Bazkaltzen batez ere auek oartu nituan: […] gazte zintzo batzuk, aldameneko ingeles emakumezko bi ta arago ego-aldeko ume zikin batzuk. Anab Poli 81. Erromarrentzat auxe zan lurralderik aragoena. Ibiñ Virgil 64. Lekeitio baiño arago dagoan Santa Katalina musturretik Getariara. Etxabu Kontu 152. Jalgitzen bide zuten, Bankako oletan, hamar bat kilometra haratago, Aldudeko bidean, brontza, kobre, eta nik dakita zer burdinki. Larre ArtzainE 38.
    v. tbn. Haratago: LE Kop 171. StPierre 25. Zerb Azk 9.
    (Precedido de instr.). Más allá de.
    Sudurraz haratago ere hark ikhusten ez zuen. Gy 41. Jaso nai nuke albanezake / Odeiez ere arago, / Illargitikan Eguzkiraño / andik izarretaraño. AB AmaE 138. [Jainkoak] itsasorik zabalenak gainditzen ditu, eta hedatzen da leihorraz haratago. Arb Igand 153. Irten ziran portutik mutiko bi eta, igerian ekin eta ekin, neurriz arago urrundu. Konturatu zaneko, itxasoarena zan bietan bat. TAg Uzt 38s. Bazter orietaz arago ba dira beste milla mundu. “Más allá de esos espacios”. Or Poem 526. Geroztikakoak dire hemen aipatuko ditugunak. Paperik ez da, edo guk ez dugu bederen kausitu, Duhalde jesuistaz haratago doanik. Ib. 75.
    (Precedido de ablativo). Más allá de.
    Konfia berebaitan guziék eriotzeraño, ta eriotzetik aratágo ere eternidaderáño. LE Urt (ms.) 141r. Baita margazki ta idurikizun beren eginbide doietik aratago eramanez! Or Aitork 287. Bixta hainitz hetsiago da haatik Beratik haratago: nihun ez da mendia mendiaren ondotik baizik! Zerb Azk 38. Baionatik eta Tarnosetik aise haratago ikus ditake itsas-hegia. Or Poem 38.
    (Usado como sust.)
    Birjiña agertu ta bere artan / sortu zan pake-aroa, / pakearekin aurrerapena / ta arago’rako gogoa. SMitx Aranz 90. Euskal-arnasa naikorik-ezak / indartze zun, arago’ak. Ib. 101.
    (Con -ko, adnom.). “Haratagoko, qui est de plus loin, d’au-delà” Dv.
    Uzten dituzte misionistak beren erriak […] eta joaten dira Indi urrutira, Txina, Mogol ta aragoko beste anitz baztertara. Mb IArg I 287. Beste baso batera eruan biar ixan eben, beraz, ta gero beste batera, ta geruago aragoko batera, baña alperrik. Otx 91. Usigi batak, jarrai bestiak, ijuti aragokuak eta zurizgora ondotik etozanak. Ib. 137. Joan ara, beste alderantz egin, orko zaldi orreik ikusi, aragokoen agiñeri begiratu… Bilbao IpuiB 222. Iztunaren itzak oro baietsiz, beste batek: Emaztea ebain-ebain egin omen du. Bai, iltzer utzi omen zun, ekin zion beste batek plazerki. Sendagilleak gau guztia alboan egin omen zun. Ta, oneratu al-da? Aragoko batek. Etxde JJ 138.
    Neurriz-aragokoa zerizkion neskak ainbesteko etsipenari ta eroapenari.TAg Uzt 266.

    Sinonimoak: iz.

    [haratago] : harago

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es adber. más allá
    fr adber. plus loin
    en adber. past, beyond; further
    port adber. para lá

    Testuinguruan

    Ideia orokorretatik haratago ezer gutxi dakigu. (Hiztegi Batua)

     
  • Maite 8:53 pm on 2022/07/17 Permalink | Reply
    Tags: H   

    hozgiro 

    iz. Eguraldi hotz samarra; egun beroetan goizeko eta arratseko giro fresko atsegina. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    hozgiro.

    1 (Gc, ANc ap. A), ozkiro “Frescura” A. Ozkiro gazia, gau beltza, izar-mordo aundia… Ldi IL 50. Nere ibilkera izuti ta azkarra da. Ozgiroak beartzen nau ontara. “El frío”. LMuj BideG 150.

    2 Fresco. Beste auzi bat izandu zuten erri biyak arrai berriya (ozgiroa) lokabekiro saltzearen gañean. IPrad EEs 1913,

    HOXGIRO (Forma con palat. expresiva).
    Iñularreko oxkiroa. Ldi IL 47. Oxkiro biguin batek batzarre dagizu. Ldi UO 55.

    HOZGIRO EGON. “Ozgiro dago, hace fresco” A. Ozgiro dago… Erasten dan otz eze bat…! “Hace frío” . LMuj BideG 102.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar hiztegia):

    es iz. temperatura baja, tiempo fresco; bajada de la temperatura

    Testuinguruan

    Xarma handiko gauza asko eta desberdinak ditu ikusteko (freskoak, korua, klaustro erromanikoko kapitelak…), eta kanpoko beroarekin alderatuta, hozgiro atsegina egiten du bertan. [Italia, bizitza hizpide, Anjel Lertxundi (Alberdania-Berria, 2004)

     
  • Maite 9:45 pm on 2022/06/06 Permalink | Reply
    Tags: H   

    hari-haritik 

    adond. Gutxigatik; justu-justu(Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    HARI-HARITIK. Por un pelo, por poco. “Hari haritik harrapatu omen dute (hiltzorian zegoelarik) (G-azp)” Gte Erd 265. “Ari aritik atera zan bizirik (G-azp), […] ari aritik gelditu zan bizirik (G-azp)” Ib. 188.
    Ori jakinda, geuk be ari-aritik iges egin genduala konturatu giñan. Etxabu Kontu 57.

    Sinonimoak: adond.

    [hari-haritik]: haritik, gutxigatik; justu-justu, ozta-ozta, doi-doi (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es adond. justo-justo, por los pelos, milagrosamente
    fr adond. difficilement, péniblement; de justesse, d’un cheveu
    en adond. by a hair, by a hair’s breadth, just about, by the skin of your teeth
    port adond. por um triz

    Testuinguruan

    Hari-haritik atera zen bizirik. (Elhuyar hiztegia)

     
  • Maite 10:00 pm on 2022/03/31 Permalink | Reply
    Tags: H   

    hitz 

    1 iz. Hizkuntza batean, esanahia duen forma beregain txikiena. Ik. berba. Gogoeta, hitz eta egite lohiak. Jainkoaren erreinua ez datza hitzetan, egintzetan baizik. San Pauloren hitzak dira. Hitz hutsalak, merkeak, alferrak. Hitz emeak, eztiak, gozoak, leunak. Hitz garratzak, gogorrak. Hitz lohiak, lizunak, lotsagarriak. Irain hitzak. Hitzak ederrak, bihotza faltsu. Hitz onak eta ezer gutxi gehiago. Hitz zuriz jendea liluratzen. Sarrera hitzak. Giltza hitza. Hitz andana luzea.

    2 iz. (Zenbait esapidetan). Berri hori pixkaka ematea, hitzak neurtuaz. Ez diogu kontu horretaz hitzik atera. Hitzak hizpidea ekarri duenez gero, zor zaiona aitortu beharrean aurkitzen naiz. Hitzik esan gabe. Hori duzu nire azken hitza. Batzarburuak hitza eman zion gure diputatuari, baina berehala kendu zion. Apezak, azken hitza bere (esr. zah.).

    3 iz. Hitzaren adierazpide idatzia. Gaizki idatzitako hitza. Bost letrako hitza.

    4 iz. Hitz egitea; esaten dena. Jainkoaren hitza: Jainkoak esana. Herriaren hitza. Joanek, guztien izenean hitza hartuta, Jesusi esan zion: (…). Azken hitza: idazki baten bukaeran, ondorio edo laburpen gisa ezartzen diren hitzak. Legearen hitzari ez iezaiozu eman zure gogarako itzulirik.

    5 iz. pl. Abesti edo musika zati baten testua. Musika M. Laboarena eta hitzak Hartzabalenak.

    6 iz. (Testuinguru teknikoagoetan). Hitz arruntak, ohikoak, jasoak, ikasiak. Hitz garbiak eta mordoiloak. Hitz eratorriak. Teknika-hitzak. Hitzak ongi ebaki. Hitz baten etorkia. Erdaratiko hitzak eta erdal hitzak. Euskal hitzak eta latin hitzak. 45.000 hitz; 57.000 adiera. || (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Hitz eraketa. Hitz motak. Hitz joskerari buruz. Hitz neurkera. Hitz ordena oso erregela zorrotzei atxikia dago hizkuntza batzuetan.

    7 iz. Agintzen, hitzematen den gauza. Nire hitza eman diet. Ezkontzeko hitza eman zion (Ik. hitzeman). Epea konplitu da; konpli ezazu, bada, zuk ere zeure hitza (Ik. hitza bete).

      (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz.

    [ele]: ele Ipar., berba Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. palabra (2) iz. (batez ere pl.) [norbaitek esandakoa] palabra (3)  iz. (pl.) [abestiarena] letra (4) iz. palabra, promesa (5) iz. voz; palabra, turno (6)  iz. (Erl.) [Hirutasun Santuko bigarren pertsona] (maiusk.) Palabra, Verbo (7) iz. [hitz egiteko gaitasuna] habla (8) iz. (Hizkl.) palabra, vocablo
    fr (1) iz. mot (2) iz. (pl.) [abestiarena] paroles (3) iz. parole ; promesse (4) iz. parole, voix (5) iz. [hitz egiteko gaitasuna] parole
    en (1) iz. word (2) iz. (pl.) [abestiarena] lyrics (3) iz. turn, to have the floor (4) iz. speech
    port (1) iz. palavra (2) iz. (pl.) [abestiarena] letra

    Testuinguruan

    HITZAK. HITZEKIN, HITZEKIN, HITZEKIN, HITZEKIN, HITZEKIN... OINETAKOAK LOTU, (E)TA UTZI OINEI LIBRE BELARRETAN ORTOZIK BILAKATZEN BIDE. MAPETATIK HARAGO MUNDU ASKO DAGO, SENTITUTAKOA, SENTITU (E)TA HITZEKIN (E)TA BERRIRO EGIN KORRIKA ZUREKIN ARANTZAK ERAUZTEKO ELKARREN EDERREZ. (E)TA BERRIRO EGIN MUNDUA ZUREKIN… EURIPEAN KANTARI IBILTZEN IKASI EZ EGON ATERTU ZAIN, (E)TA KORRIKA HASI. BERDIN DA NON HASTEN DEN, ORAIN BETI DA HEMEN. PENTSATUTAKOA, PENTSATU (E)TA HITZEKIN. (E)TA BERRIRO EGIN KORRIKA ZUREKIN ARANTZAK ERAUZTEKO ELKARREN EDERREZ. (E)TA BERRIRO EGIN MUNDUA ZUREKIN BETI BAITAGO NORBAIT HITZ EKITEKO PREST. HITZEKIN, HITZEKIN, HITZEKIN, HITZEKIN… NEGUKO EGUZKITAN ERANTZI AZALA; BETI ZIUR DAGO(E)NAK DUDA SOR DEZALA. BIZITZA JENDEA DA, (E)TA JENDEA GARA. SENTITU, PENTSATU… SENTITU, PENTSATU HITZEKIN! HITZ EKIN, HITZEKIN, HITZEKIN, ZUREKIN… HITZ EKIN, HITZEKIN, HITZEKIN, ZUREKIN… HITZEKIN. (Sustrai Kolina)

     
  • Maite 11:34 pm on 2022/02/17 Permalink | Reply
    Tags: H   

    hutsal 

    adj. Garrantzirik, baliorik edo funtsik gabea. Ik. alfer. Kezka hutsalak. Giza jakituria hutsala dela.  (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: izond.

    [funsgabea]: alfer, alfer-alferrikako, alferreko, alferrikako, bano, beharbadako, behargabeko, funsgabe, funsgabeko, huts, sustraigabe, debaldeko Ipar., farfaila Ipar., faun Ipar., behargabe Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond. efímero, -a, fugaz, de poco valor, sin importancia; vano, -a, vacío, -a, huero, -a; de poco fuste, de poca sustancia
    fr izond. de peu valeur, vain, -e ; éphémère, vide
    en izond. ephemeral; vain, futile
    port izond. infrutífero, fútil

    Testuinguruan

    Ez al dira amaituko hitz hutsal horiek? [Elizen arteko Biblia, Askoren artean (Idatz, 2004)]

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel