Tagged: L Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 7:06 am on 2010/03/10 Permalink | Reply
    Tags: L   

    likits 

    izond. Zikina, lohia, lizuna. Oinak zituen lohituak eta likitsak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:

    likits izond. Ipar.
    [zikina, garbitasuna galdu duena] lohi, urde, zikin, enas Heg., zikintsu Ipar., ugerdo Bizk., endes Zub., teiu Zub., satsu jas., ahats zah., zital zah.
    [moralarekiko garbia ez dena]
    haragikoi, haragikor, lizun, lizunkoi, lohi, urde, zikin, teiu Zub., satsu jas., indezente g.e., limuri g.e., ahats zah., desonestu zah.(Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) sucio, -a; cochino, -a; manchado, -a (2) lujurioso, -a; libidinoso, -a; lascivo, -a
    fr (1) sale, malpropre, immonde (2) luxurieux, -euse
    en (1) dirty; filthy (2) lustful; lascivious

    Eta Xariarrek eszena likits hura begi arranpaloekin ikusi zuelarik, bihotza ilundu, eta amorrazio beltzak hartu zuen. [Mila gau eta bat gehiago, Anonimoa / Patxi Zubizarreta (Erein, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 8:07 am on 2010/03/04 Permalink | Reply
    Tags: L   

    laztan 

    1. iz. Maitasunaren adierazgarri den besarkada, musu edo fereka. Laztan estu bat eman zion. 2. iz. eta izond. Maitea, kutuna. Nire bihotzeko laztana. Adiskide laztana. 3. izond. (L) Pertsona garbi eta apaindua. • LAZTAN EMAN. Laztandu. Aitari laztan emanik, irten zen.
    (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    laztan iz.
    [besarkada]
    besarka, besarkada, besarkaldi Ipar., orakada Bizk.
    [musua]
    muin, musu, musuka, pot Ipar., apa Bizk., ma haur., pa haur., apaka zah.
    laztan izond.
    [maitea]
    kutun, maite, kuttun adkor., kario Zub. g.e.

    Beste hizkuntza batzuetan: (Elhuyar Hiztegia)

    es caricia, arrumaco, carantoña, mimo; abrazo, beso; amado, -a, querido, -a; aseado, -a
    fr caresse, câlinerie; embrassade; cher, chéri
    en caress, stroke, gentle touch; hug, embrace; dear, loved, beloved

    Laztan bakar bat emango banizu, ezingo zintuzket utzi, infernuraino segituko nizuke. [Konpainia noblean, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    laztan (FlickrCC, papillon)

     
  • Maite 7:41 am on 2010/03/02 Permalink | Reply
    Tags: L   

    leherrenak egin 

    ad.  Erabat leher egin edo nekatu. Eta alferrik egiten genituen leherrenak asperturik eta gogaiturik utzi gintuzten azkenean. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: senperrenak egin, direnak egin, akitu, jota geratu, neka-neka egin, lehertu (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    es esforzarse mucho, hacer grandes esfuerzos; desriñonar(se)
    fr faire des efforts, s’efforcer
    en to try hard

    Garbi gelditu zen azkenean, leherrenak eginagatik ere, ez nintzela eragiketa haiek egiteko gauza. [Durduzaz eta dardaraz, Amélie Nothomb / Joxan Elosegi (Igela, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 7:29 am on 2010/01/26 Permalink | Reply
    Tags: L   

    laineza 

    iz. (G) 1. Guraria, apeta. Gaizki ohitua! Aitak dena lainezaz betea dauka. 2. Harrokeria. • LAINEZA EMAN. Norbaitek beste bat harrotu dadin egin. Aitak laineza ematen dio haurrari. || LAINEZA HARTU. Norbera harrotu. Hori entzutean haurrak laineza hartu du.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) gurari, apeta (2) harrokeria (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    es capricho; orgullo, vanidad, fanfarronería, ostentación soberbia
    fr désir, caprice; arrogance, vanité, orgueil, prétention
    en whim, fancy; pride, conceit, vanity

    Gorrotatu egiten ditut beren laineza eta hantusteak, exhibitzeko, enkoadratuak izateko, fokoen pean jartzeko duten premia hori. [Romain zen bere izena, Joxean Agirre (Elkar, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 1:21 pm on 2009/10/07 Permalink | Reply
    Tags: L   

    limurtu 

    1. da ad. Irristatu, labaindu. 2. du ad. Norbaitek besteren nahia, mirespena edo maitasuna zerbait eginez beregana erakarri, seduzitu. Ele zuriz limurtu. 3. du ad. Norbaitek beste norbait zerbait egitera bultzatu. Ez dakit nork limurtu zuen dirua haiei uztera. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1 ) irristatu, labaindu (2) seduzitu, liluratu, erakarri, zuritu, engainatu, xarmatu, amainatu (3) gorte egin (4) zirikatu, konbentzitu, eragin, bultzatu, eraman, bereganatu (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Ez da Humboldt izan bere ispiluarekin Astarloa limurtu duena, Astarloa baizik bere kontuekin Humboldt guztiz liluratzea lortu ez duena, pixka bat engainatu duen arren. [Idi orgaren karranka, Victor Hugo/Koldo Izagirre (Elkar, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 7:50 pm on 2009/09/25 Permalink | Reply
    Tags: L   

    lursagar 

    iz. (Ipar.) Patata. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  patata (Adorez Sinonimoen Hiztegia) 

    Ez zuen sekulan jaten esne izpi bat beizik, eta bakar aldi batzuez lursagar egosi zonbait. [Janpierre Arbelbide, Xipri Arbelbide (Egan, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    lursagar

    lursagar (FlickrCC)

     

     
  • Maite 9:00 am on 2009/09/22 Permalink | Reply
    Tags: L   

    larrazken 

    iz. (Ipar.) Udazkena. Udaberria hastetik larrazken bukaeraraino. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: udazken, udagoien (Adorez Sinonimoen Hiztegia); udatzen, udazken, udagoien Bizk., neguantz g.e., ihartze Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Larrazken bukaeran abarrari lotu hostoaren antzera ikara zen suprefeta, bonba zuzendua zitzaiola konturatu zenean. [Hiruko, Itxaro  Borda (Alberdania, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel