Tagged: L Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 7:45 am on 2009/09/02 Permalink | Reply
    Tags: L   

    lohadar 

    iz. jas.  Gorputz-adarra. Lohadarretarik bat galdu dutenak.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  gorputz-adar pl.  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Orobat ditu gizakiak ere lau lohadar, bost errai, bederatzi zulo eta hirurehun eta hirurogei artikulazio. [Egonean doazen geziak, Joxerra Garzia (Alberdania, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 2:21 pm on 2009/07/11 Permalink | Reply
    Tags: L   

    lubaki 

    iz. 1. Lurrean egiten den zulo luze eta meharra, bi aldetara ezponda utziz eta bide edo kanal bat irekitzeko egiten dena. Lubakiak egin. Lubaki batera bota zuten. 2. MIL. Soldaduak gorputza tiroetatik babesteko lurrean egiten den ibiltzeko eta bertan instalatzeko moduko zulo luzea, aurrealdetik lubanez eta bestelako babesgailuz hornitua.. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1 ) luban, karkaba (2) trintxera. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    “Gerra garaian edozein zulo da lubaki.  [Venezuela, iraultza isilaren hitzak , Pako Aristi (Txalaparte, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Lubakia Leintz-Gatzaga inguruko Jarindo mendian (GureGipuzkoa.net)

    Lubakia Leintz-Gatzaga inguruko Jarindo mendian (GureGipuzkoa.net)

     
  • Maite 4:28 pm on 2009/07/08 Permalink | Reply
    Tags: L   

    lazeria 

    iz. (batez ere Ipar.) Eskasia, behar larria, miseria; ondikoa, zorigaitza. Munduko lazeria eta atsekabe guztiak jasateko. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) eskasia, gabezia, urritasun, ondiko, miseria, falta, mehetasun, kaukezia, peitu, eskastasun, ez(a), erromeskeria, noharroneria (2) ezbehar, zoritxar, zorigaizto. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Eta gero: “Nola kabitzen da horrenbeste miseria, horrenbeste lazeria eta noharroneria giza arimaren baitan? [Glosolaliak, Karlos Linazasoro (Alberdania, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 7:50 am on 2009/06/28 Permalink | Reply
    Tags: L   

    lirdinga 

    1. iz. Lerde edo gai likatsua. 2. iz. Itsasertzeko haitzetan eta harri hezeetan eratzen den geruza berdea, behe-mailako zenbait landarek, alga eta goroldioek bereziki, osatua. 3. izond. Lingirdatsua, likatsua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) likin, lerde, adur, biskositate, lertzo, liska, muki (2) likitsu, lirdingatsu, likatsu, itsaskor. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Orain badakit – badakidala iruditzen zait behintzat – zer antz handia duen ideologiak zuhaitzek azala ebakitakoan isurtzen duten lirdinga horrekin; premia jakin batzuei erantzunez fabrikatzen dela, alegia, eta irizpide praktiko bati jarraituz. [Groenlandiako lezioa, Bernardo Atxaga (Erein, 1998)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 6:29 am on 2009/06/27 Permalink | Reply
    Tags: L   

    leinu 

    iz. Familia bateko belaunaldien segida, familia bateko aurrekoen edo ondorengoen multzoa. Hamabi leinu ziren Jakoben hamabi semeen ondokoak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) nare, askazi, enda, etorki, jatorri (2) etxe, tribu (3) belaunaldi, belaun, ondorengo, ondore, gizaldi. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    “Hura hil ondoren”, esan zuen, sekula ahaztuko ez dudan garraztasunaz, “bera (bera, etsia eta ahula) izango zen Ushertarren leinu zaharreko azkena”. [Kontakizunak, Edgar Allan Poe / Koro Navarro (Ibaizabal, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 8:17 am on 2009/06/09 Permalink | Reply
    Tags: L   

    lardaskatu 

    du ad. 1. Zerbaitek duen ordena edo egitura hondatu edo desegin, nahasi, mordoilotu. Apustu-kontuekin zabiltza beti, bazterrak lardaskatzen. 2. Era nahasian egin. Urtearen azkenean hasten da haurra hitzak lardaskatzen. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) nahastu, korapilatu, katramilatu, nahaspilatu, nahasketatu (2) mordoilotu, murduskatu, lardastu (3) maluskatu, narriatu, alferrik galdu, hondatu, maiseatu, lorrindu, lazkatu (4) zikindu, lardastu, narrastu.  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Legelariak, ezkutuko mago ikusezin baten antzera, mekanismo guztia gobernatzen zuen; erabat lardaskatu zuen dena, inork ezer ikertzeko astirik izan baino lehen. [Arima hilak, Nikolai Gogol / Jose Morales (Ibaizabal, 1998)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 6:52 pm on 2009/05/12 Permalink | Reply
    Tags: L   

    lakar 

    izond. (B) Latza, leuntasunik gabekoa. Gain lakarra utzi dio arotzak mahai honi. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) laztura, bikor (2) latz, lakatz, maker (3) adabegi.  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Alainek agur keinu lakar bat egin zion, nik ere nahiago nikek beste nonbait egon, berehala ulertu zuen Laranja Mekanikoak keinuaren esanahia. [Pasaia blues, Harkaitz Cano (Susa, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel