Nire ikasleekin partekatu nahi dut!

Kaixo! Nire izena Maite da eta azken hamabost urteetan Ordiziako Jakintza Ikastolan dihardut irakasle lanetan (edo irakasten saiatzen, behintzat!). Ez da gauza erraza izaten, mundu honetan aritzen zaretenak nirekin ados egongo zarete, eguna joan eguna etorri gure ikasleak gelan motibatuta mantentzea. Nik aspaldidanik izan dut kezka hau baina, egia esan, ez nekien oso ondo zer egin, zer eskaini ikasleei nire gaia pixka bat erakargarriagoa bihurtzeko… Gauzak horrela, azken urte hauetan teknologia berrien inguruan mugimendu itzela izan da gure ikastolan; batez ere, azken ikasturte honetan zeinetan blog-en munduan sartu garen. Jakintzako IKT dinamizatzailea gidari, IKTeroak deituriko bloga martxan jartzea erabaki genuen eta, bisitarien kopurua lekuko, pozez gainezka gaude! nire ikasleak Hasierako hariari jarraiki (ikasleen motibazioa), gure dinamizatzailearekin Aste Santuko oporrak eta gero gai honen inguruan hitz egin nuen. Berak hurrengo urteari begira bere gaia jorratzeko blog bat sortu behar zuela komentatu zidan eta ni ere animatzeko. Dinamizatzaileaz gain, badugu beste “IKTero saltsero” bat zein ideia berbera eta laguntza eskaintzarekin etorri zitzaidan lehengo egunean. Horrelako aukera paregabea ezin nuela pasatzen utzi eta, hementxe nago, zerbait berria egin nahian… Beraz, gero gerokoak baina oraingoz: audentes fortuna iuvat!

Comments { 1 }
-->