Sei Nazioak

PlakaketaLarunbat honetan, hilaren 18an, Europako errugbi txapelketa garrantzitsu eta zaharrena, 1883an sortua, denaren azken jardunaldia jokatuko da: Sei NazioenTxapelketa. Txapelketa hau hasieran lau nazioen (Irlanda, Gales, Eskozia eta Ingalaterra) artekoa bazen ere, Frantziaren sarrerak bost nazioen txapelketa osatu zuen (frantsesak sartu-irten batzuk izan dituzte, 1931n profesionaltasunagatik salatuak izatean,kaleratuak izan baitziren). Oraingo seikotea 1997an Italia sartzean osatu zen.

Txapelketa nagusiaz gain, parte hartzaileen artean aspalditik datozen beste kopa txikiago batzuk ere badira: Kalkuta Kopa Ingalaterra eta Eskoziaren artean, Koroa Hirukoitza Erresuma Batuko onenarentzat, Gran slam-a partidu guztiak irabazten dituenarentzat eta Egurrezko Koilara partida guztiak galtzen dituenarentzat, adibidez. Kopa hauek (ohoreagatik) sarituak diren arren, benetan balio duena klasifikazio nagusia da: irabazlearentzat bi pustarri, bat berdintzen dutenentzat eta deus ez galtzailearentzat. Klasifikazioko berdinketa kasuetan, gaur egun, aldeko eta kontrako puntu direrentzia hartzen da kontuan (1997a baino lehen partekatu egiten zen garaipena). Gran Slam (iaz Galesek eskuratua) eta azken aldian Italia eramaten ari den Egurrezko Koilara (aurten ez du eramango azken aurreko jardunaldian galestarren aurka berdindu baitzuen) ondra eta lotsazko sari “preziatuak” dira.

TouchéXXI. mendearekin batera, emakumeen arteko Sei Nazioen arteko txapelketa jokatzen hasi zen Irlanda, Gales, Eskozia, Ingalaterra, Frantzia eta Espainiaren artean.
Aurtengo gizonezkoen txapelketa puri-purian dago, izan ere, Frantzia eta Irlanda (nire gustukoena) puntuz berdinduta baitaude; baina puntu diferentzia frantsesek dute alde, beraz, Irlandak irabazteko Frantziak Galesen aurka galdu edo Irlandak Ingalaterrari egundoko egurra eman beharko lioke frantziarren putu diferentzia baino handiagoa lortzeko. Irlandak eta Frantziak galduz gero, txapela lortzeko lehiara Ingalaterra eta Eskozia ere sartuko lirateke. hauek ere lau garaipen erdietsiz. Honela, sekulako karanbola gertatuz gero, eskoziar eta ingelesek ere garaipena eskura dezakete.

Aurtengo Sei Nazioen Txapelketa larunbat honetan, hilaren 18an, erabakiko da: lehenik eta behin, Italia eta Eskoziaren arteko partida 14:30ean, ondoren, Frantzia txapelketa poltsikoratzen saiatuko da galestarrak garaituz 16:30ean eta, azkenik, ingelesek (nire) Irlanda mendean hartzen saiatuko dira Twickenham zelai mitikoan 18:30ean hasiko den partidan. Partida hau amaitzean, datorren urtera arte agurtzea besterik ez zaigu geratuko. Partidak zuzenean ikusi nahi izanez gero, Canal Plus Deporte 2n emango dituzte eta errugbizale asko (ni haien artean) Urdin tabernan egongo gara.

Europako errugbi-herri boteretsuena txapelketa hau irabazten duena omen da eta 2003ko munduko txapela Ingalaterrak badu ere, (Jonny Wilkinsonen lesioa eta Martin Johnsonen erretiroa medio) eskuratu ostean, ez du beharko lukeen nagusitasuna frogatu. Tira, bada, igandean bertan saiatuko naiz emaitzak eta garailea nor den erantzun batean ipintzen.

Esaera batek dioen bezala:

3 Responses to Sei Nazioak

  1. WordPress › Errorea

    Zure webgunean errore kritiko bat gertatu da.

    WordPresseko arazo-konponketen inguruan gehiago jakin.