Zabor telebistaz

zabor telebistaAzkenaldian asko hitz egiten ari gara zabor telebistaz. Prentsa arrosa da, nire ustez, mota honetako telebistaren aipagai nagusia. Gero eta gehiago ikusten ditugu telebistan honelako saioak. Izan ere, gaur egun ez baitago interes handiko ezer: norbaitek bere buruaz beste egin du edo bikote berriren batekin hasi da edo bere senarraren aitaren lagun onenarekin umea izan zuen gaztetan…Eta okerrena da denbora aurrera joan ahala, gero eta gehiago ikusiko ditugula edozein ordutan.

Edonola ere, garbi dago jende askok ikusten dituela. Urte asko igaro da lehenengo prentsa arrosa programak egiten hasi zirenetik eta oraindik arrakastatsu jarraitzen dute. Nonbaitetik jendeak dirua atera egin behar eta gezurren bat edo familia artekoen liskar xelebreenak kontatzera joaten dira. Eta hori gutxi balitz, beraien harremanak kontatzera joaten direnean, ba al dago inor egia plazaratzen duenik? Ba al dago kateren bat prentsa arrosa ez duenik? Gainera, jende askoren artean izugarrizko mendekotasuna ekarri du honek. Badago jendea lanetik abiada bizian ateratzen dena eguneko dosiaren zati txikiena ere ez galtzeko. Atera kontuak!

Honekin guztiarekin ez dut esan nahi denbora osoan migrazioa edo Afrikan gosez hiltzen ari direnei buruzko dokumentalak ikusten egon beharko genukeenik, bakar-bakarrik gure telebistaren eskaintzak zabalago eta heterogeneoago izan beharko lukeela adierazi nahi dut.

Nire ustez, egoera honi buelta ematea ikusleoi dagokigu. Audientziak mantentzen diren bitartean, mota honetako programak mantenduko dira. Telebista kontsumitzaileok emankizun hauek saihesten baditugu, bertan behera uztea besterik ez dute izango. Zer da benetan nahi duguna?

2 Responses to Zabor telebistaz

  1. WordPress › Errorea

    Zure webgunean errore kritiko bat gertatu da.

    WordPresseko arazo-konponketen inguruan gehiago jakin.